Politika -

XII legegintzaldia

Legebiltzarkideek Konstituzioari men egin behar izatea baztertu du Legebiltzarrak

PP+Cs koalizioaren eskaera atzera bota du organo horrek, argudiatuz Diputazio Iraunkorrak ezin duela "hurrengo legegintzaldiari dagozkion jarduerak baldintzatuko dituen erabakirik hartu".

Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarra.
Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

XII. legegintzaldiko Eusko Legebiltzarra osatzeko osoko bilkuran eserlekuak eskuratu ahal izateko 75 ordezkari berriek Konstituzioari men egin behar izatea baztertu du astelehen honetan Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorreko Mahaiak. Hala, Carmelo Barrio PP+Cs koalizioko legebiltzarkidearen eskaera atzera bota du organo horrek, argudiatuz Diputazio Iraunkorrak ezin duela "hurrengo legegintzaldiari dagozkion jarduerak baldintzatuko dituen erabakiak hartu".

Hain zuzen ere, goizeko lehen orduan bildu da gaur Diputazio Iraunkorreko Mahaia, osoko bilkura baino lehen. Ildo horretatik, legebiltzar berriek Konstituzioari men egiteko PP+Cs taldeak aurkeztutako eskaera alde batera uztea erabaki du. Aurreko legegintzaldiaren hasieran (XI. legegintzaldian) ere baztertu egin zuten proposamena, eskaera horri ez zitzaiola erantzun behar iritzita; izan ere, Eusko Legebiltzarreko "Hauteskunde Legeak eta aurrekoek" ez dute aurreikusten "formulismo" hori nahitaezkoa denik.

Alderdi Popularreko eta Ciudadanoseko kideek osatzen duten koalizioak idatziz egin zuen legebiltzarkideek kargua hartzeko unean Konstituzioari men egin behar izateko eskaera, "ordena konstituzionalaren defentsan" egintza "eredugarri" gisa.

Testuinguru horretan, hala izan ezean, legealdia "Konstituzioari desafioa eginda" hasiko zela ohartarazi zuen Carmelo Barrio PPko ordezkariak. Bere esanetan, "arau horrek Legebiltzarrari eta hura gutxiesten duten legebiltzarkideei legezko babesa ematen die".

Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorreko Mahaiak gogorarazi du, lehenik eta behin, Barrio organo horretako kide dela, eta, beraz, haren jarduerak Diputazio Iraunkorrak bere eginkizunak betetzen dituen denbora-eremuari dagozkion funtzioetara mugatu behar direla. Ildo horretatik, adierazi du Barriok legegintzaldi honetako "denbora-mugak" gainditzen dituen jarduera bat egin nahi duela.

Zehazki, legegintzaldi berrirako legebiltzarkide izaera oraindik eskuratu ez duenez, "Legebiltzarkide izaera duen unean soilik eska daitekeen zerbait" eskatzeko legitimitaterik ez duela dio.

Hori dela eta, organo horren eginkizunak "mugatuta" daudela azpimarratu du Diputazio Iraunkorrak, "bai denborari dagokionez, bai jarduketen irismenari dagokionez ere", eta, beraz, ez dela inola ere Diputazio Iraunkorra, eta kasu honetan, eskatzen den bezala, bere Mahaia "hurrengo legegintzaldiari dagozkion jarduketak baldintzatuko dituen akordio bat hartzeko gai".

Horregatik guztiagatik, Diputazio Iraunkorreko Mahaiak Carmelo Barrioren eskaera baztertzea erabaki du, uste baitu Diputazio Iraunkorreko kide batek "ez duela legitimaziorik" xede horretarako, ezta Diputazio Iraunkorreko Mahaiak "Ganberaren araudia urratzea ekarriko lukeen erabaki bat hartzeko eskumenik ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PP Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Idoia Mendia Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Euskadiko Ciudadanos Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Maddalen Iriarte Hauteskundeak Vox Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Carlos Iturgaiz Miren Gorrotxategi