Itxi

2020/08/17

18:50

Politika

Ustelkeria

Juan Carlos I.a Arabiar Emirerri Batuetan dago

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espainiako errege emerituak abuztuaren 3an egin zuen ihes eta harrezkero Arabiar Emirerri Batuetan dagoela baieztatu du errege-etxeak.  

  • Juan Carlos I. artxiboko argazki batean.

    Juan Carlos I. artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Juan Carlos I.a Espainiako errege emeritua Arabiar Emirerri Batuetara joan zen abuztuaren 3an eta han jarraitzen du, errege-etxeak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Egun hartan errege-etxeak agiri bat kaleratu zuen Juan Carlos I.a Espainiatik kanpo biziko zela iragarriz, "iraganeko bizitza pribatuko zenbait gertakari izaten ari diren oihartzun publikoagatik".

Suitzako eta Espainiako fiskaltzak legez kanpoko komisioak jasotzeagatik ikertzen ari dira Juan Carlos I.a. Hain justu ere, Auzitegi Goreneko Fiskaltzak ikerketa abiatuko zuela jakinarazi eta aste gutxira egin zuen ihes errege emerituak.  

Harrezkero, Juan Carlos I.a hainbat herrialdeetan egon zitekeela zabaldu da, tartean Portugalen, Dominikar Errepublikan eta Arabiar Emirerri Batuetan. Nius agerkari digitalak publikatutako argazki batean errege emeritua Abu Dhabiko aireportuan ikus daiteke.  

Gaur arte Espainiako Gobernuak eta errege-etxeak uko egin diote Juan Carlos I.a non dagoen argitzeari.  

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;