Politika -
Presoak
EPPK: "Gonzalez Solaren heriotza espetxe politikaren ondorio zuzena da"
Horregatik, euskal presoak “politikoki eta pertsonalki suntsitzeko espresuki prestatutako” espetxe politika “gizagabe” horren “arduradun zehatzei” eskatu die “alboratzeko” egungo eredua.
eitb.eus
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) uste du Igor Gonzalez Solaren heriotza euskal presoak “politikoki eta pertsonalki suntsitzeko espresuki prestatutako politikaren ondorio zuzena” dela, eta espetxe politika “gizagabe” horren “arduradun zehatzei” eskatu die “alboratzeko” egungo eredua, Naiz-ek eta Berria-k jakitera eman dutenez.
Gonzalez Solak bizitako espetxealdia ekarri du gogora presoen kolektiboak: “15 urteko espetxealdian hainbat kartzeletan eduki zuten preso, eta zigorraren hiru laurdenak ongi beteak zituen arren, gaixotasun larria zuen arren, aspaldian kalean egon behar zuen arren, espetxean atxiki nahi izan dute heriotzara arte, krudelkeria zitalena erabiliz”.
Ohar batean, EPPKk azaldu du COVID-19aren eraginez espetxeetan hartutako neurriek kalte egin dietela presoen eskubideei; presondegietan egoera “dramatikoa” dela ohartarazi du.