Politika -

Nafarroa

Gorenak Nafarroako epaitegietara bideratu du Ayerdi auzia, haren dimisioak bultzatuta

Epaiak dio Auzitegi Gorenak auzi horren gaineko eskuduntza galdu duela, kontseilari zenak kargua uzteko erabakia hartu zuenetik.

Manu Ayerdi Foru Gobernuko kontseilari ohia. TBren bideo batetik hartutako irudia
Manu Ayerdi Foru Gobernuko kontseilari ohia
Manu Ayerdi Foru Gobernuko kontseilari ohia. TBren bideo batetik hartutako irudia

EiTB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenaren II. Aretoak adostu du Nafarroako epaitegietara bideratzea Manu Ayerdi Foru Gobernuko kontseilari ohiaren aurka, diru publikoa bidegabe erabiltzegatik, irekitako auzia. Ayerdiren dimisioak bultzatuta hartu du erabakia Gorenak.

Hain zuzen ere, epaiak dio Auzitegi Gorenak auzi horren gaineko eskuduntza galdu duela, kontseilari zenak kargua uzteko erabakia hartu zuelako.

Iragan abenduaren 1ean, UPN alderdiak aurkeztutako Ayerdiren kontrako kereila onartu zuen Gorenak. Hartara, prebarikazioagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik, ikerketa abiatu zuten haren aurka, 2015 eta 2017 artean Davalor Salud S.L. enpresari 2.600.000 euroan baloratutako sei mailegu emateagatik.

Urtarrilaren amaieran, zegozkion eskubideen berri eman zion Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Ayerdiri, Davalor enpresaren auziarekin lotuta abiatutako ikerketaren harira.

Orduan, dimisioa emateko erabakia hartu zuen Ayerdik, Nafarroako Gobernuaren Foru Legearen 68. artikuluaz betez. Horren arabera, bateraezina da kontseilari karguan jarraitzea, ikerketapean egonda

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Iruñea UPN Nafarroa Auzitegi Gorena Epaiketak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak