Politika -

EAJ

Miren Larrionekin gertatutakoa azaltzeko eskatu dio Ortuzarrek EH Bilduri

Jeltzaleen presidenteak aitortu du "amorrua" sentitzen duela EAJk Kongresuan "onena" eman behar duelako, PSOE eta Unidas Podemos "borrokan" ari diren bitartean.

Andoni Ortuzar. Argazkia: Radio Euskadi.
Andoni Ortuzar
Andoni Ortuzar. Argazkia: Radio Euskadi.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea "zur eta lur" dago eta "amorrua" sentitzen du PSOEren eta Unidas Podemosen arteko liskarrak direla eta. "Liskarrak izateaz arro agertzen dira, eta Ministroen Kontseiluan haizatzen dute. Okerrena da Gobernuaren jarduera paralisira doala, eta desoreka horrek ezin du jarraitu", esan du. 

"EAJk onena zergatik eman behar duen" galdetu dio Ortuzarrek bere buruari, beste "biak oldarraldian dauden bitartean".

Buruzagi jeltzalearen ustez, "hori aldatu behar da: Gobernu krisia izan behar badute eta giltzapetu behar badira, egin dezatela, baina hurrengo egunean ibilbide orri bat markatu behar dute".

Bestalde, Ortuzarrek aitortu du "harrituta dagoela" EH Bilduk Gasteizen duen bozeramailearen dimisioarekin. "Harreman ona izan dut Miren Larrionekin. Politikari konprometitua eta prestatua da. Egoera bitxia da, baina argitasuna falta da. EAJri eskatzen dizkion parametroen erdia betetzeko eskatzen diot EH Bilduri", adierazi du Ortuzarrek Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan. Ildo horretan, EBBko presidenteak "ondo joatea" opa dio Larrioni.

Ortuzarren hitzetan, "hutsa" eta "artifiziala" da Tejeroren estatu kolpea gogoratzeko Madrilen antolatutako ekitaldia. "Irudiak garbitzeko itxura egitea ez zaigu gustatzen", esan du Ortuzarrek. "Sistema demokratikoa hobetzeko" eskatu du.

Intxaurrondoko kuartelean torturapean hildako audio berriak filtratu ostean, Mikel Zabalza auzia berriro irekitzea eta ikertzea eskatu du Ortuzarrek. "Zabalza kasua gertutik tokatzen zait, kazetaria nintzenean idatzi nuelako kasuari buruz. Hainbeste gauza jakin genuen Intxaurrondori buruz eta Gal berdeari buruz... harro nago tramak egunkarian azaltzeaz". Ortuzarrek neurriak hartzeko deia egin du, EAEko polizia-etxeetan tortura kasuak berriro gertatzeko arriskua murrizteko.

PPko idazkari nagusiaren hitzei dagokienez, Ertzaintzari babesa emateko eskatu dio EAJri, Ortuzarrek erantzun dio "artifiziala eta faltsua" dela "orain Ertzaintza defendatzea", eta ez duela "inork defendatzea behar". "Bere ekintza defentsarik onena da", esan du. Otegiren adierazpenen harira, Ortuzarrek adierazi du ezker abertzaleko hainbat pertsona Ertzaintzan sartzen ari direla. "Jendea bere iraganaz gogoratzen da", erantsi du.

Bilbon, Gernikan eta Lekeition izan berri diren istiluen harira, Ortuzarrek uste du "egoeren nahasketa bat dagoela", eta bere ustez, "eragin etiliko handia dago istiluetan. Nor dago atzean? Gazteriaren zati bat ere antolatua dago istiluak pizteko".

AUDIO: "Estoy extrañado: pido a EH Bildu que explique lo que ha pasado con Miren Larrion" 

"Estoy extrañado: pido a EH Bildu que explique lo que ha pasado con Miren Larrion"
"Estoy extrañado: pido a EH Bildu que explique lo que ha pasado con Miren Larrion"
"Estoy extrañado: pido a EH Bildu que explique lo que ha pasado con Miren Larrion"

play icon 21:20
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV PSOE Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak