Politika -

PRESOAK

Aske geratu da Iñaki Arakama, 24 urteko espetxealdiaren ostean

Jada deseginda dagoen ETAko buruzagi historiko izandakoak 2013ko urrian bete zituen zigorraren hiru laurdenak. Aurtengo otsailean lortu zuen bigarren gradua eta Zaballara (Araba) lekualdatzea.

Iñaki Arakama Zaballako kartzelatik irtetean. Argazkia: @EtxeratElkartea
Iñaki Arakama Zaballako kartzelatik irtetean.
Iñaki Arakama Zaballako kartzelatik irtetean. Argazkia: @EtxeratElkartea

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arakama Mendia preso gasteiztarra Zaballako (Araba) kartzelatik atera da igande honetan, 24 urteko kartzela zigorra eta Santo Domingon zortzi urteko deportazioa bete ostean.

Arakamak 2013ko urrian bete zituen zigorraren hiru laurdenak, eta aurtengo otsailean igaro zuten bigarren gradura eta Zaballara gerturatu.

Iñaki Arakamak ETAko zuzendaritzako kide gisa parte hartu zuen Aljerreko elkarrizketetan, Espainiako Gobernuarekin, 1989an. Negoziazioek porrot egin ondoren, Dominikar Errepublikara deportatu zuten, eta handik Espainiaren esku utzi zuten 1997ko abuztuan. Ondoren, Espainiako hainbat kartzelatan bete du zigorra, 80ko hamarkadaren hasierako hainbat atentaturengatik.

2004ko azaroan, ETAko zuzendaritzari zuzendutako gutun bat sinatu zuen Francisco Mugica Garmendia, Iñaki Bilbao Beaskoetxea, Carlos Almorza Arrieta, Kepa Solana Arrondo eta Koldo Aparicio Benito ETAko kide historiko izandakoekin batera, armak uztearen aldeko hautua eginez.

2011ko urriaren 20an egin zuen jarduera armatuaren behin betiko amaieraren iragarpena ETAk. Sei urte eta erdi geroago, 2018ko maiatzaren 3an, bere desegitea iragarri zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Presoak ETA Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Espetxeak