Politika -

Presoak

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 125 udalek sinatu dute Euskaldunako Adierazpena

Euskal presoak Euskal Herriratzeko adierazpena joan den abenduan sinatu zuten alderdi politikoek eta sindikatuek.  

Euskaldunako Adierazpena 2020ko abenduaren 11n sinatu zuten.
Euskaldunako Adierazpena 2020ko abenduaren 11n sinatu zuten.
Euskaldunako Adierazpena 2020ko abenduaren 11n sinatu zuten.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 125 udalek egin dute bat Euskaldunako Adierazpenarekin. Euskal presoak Euskal Herriratzeko eta salbuespen legedia amaitzeko ekimena joan den abenduaren 11n sinatu zuten alderdi politikoek eta sindikatuek.  

Sarek eta Etxeratek jasotako babesa eskertu eta atxikimenduen garrantzia nabarmendu dute. "Oso positiboki baloratzen dugu Etxerat eta Sarek, alderdi politiko eta sindikatuek espetxe-politika normalizatzeko bidean eman duten urrats berri hau", azpimarratu dute ohar batean.

"Espainiako eta Frantziako gobernuek espetxe-politikaren humanizazioan eta salbuespenaren bukaeran aurrera egiten jarraitzea espero dugu, konponbidearen eta bizikidetzaren bidean", erantsi dute.

Hauek dira ekimena babestu duten udalerri guztiak:

Araba: Donemiliaga, Barrundia, Iruraitz-Gauna, Zalduondo, Agurain, Dulantzi, Asparrena, Arraia-Maeztu, Lagran, Zuia, Urkabustaiz, Zigoitia, Oion, Laguardia, Samaniego, Bastida, Gaubea, Gesaltza, Kuartango, Erriberagoitia, Lantaron, Laudio, Amurrio, Okondo, Aiara herria, Artziniega, Argantzon, Trebiñu.

Bizkaia: Mungia, Gordexola, Zierbena, Mañaria, Arrankudiaga (eta Zollo), Arakaldo, Zeberio, Arrigorriaga, Zaratamo, Orozko, Basauri, Larrabetzu, Gernika, Elorrio, Mendata, Muxika, Morga, Ajangiz, Elantxobe, Güeñes, Gamiz-Fika, Gatika, Areatza, Lemoa, Bermeo, Zaldibar, Leioa, Erandio, Arantzazu, Igorre, Ermua, Lezama, Derio, Zamudio, Sondika, Loiu, Aulesti, Markina-Xemein, Barakaldo, Zornotza, Alonsotegi, Santurtzi, Berriz.

Gipuzkoa: Irun, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Elgoibar, Deba, Mutriku, Arrasate, Bergara, Oñati, Donostia, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga, Getaria, Aia, Zarautz, Zumaia, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Aduna, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Elduain, Gaztelu, Ibarra, Irura, Leaburu, Lizartza, Orexa, Tolosa, Villabona, Zizurkil, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Zestoa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin