Politika -

Erasoa

Erasoa jasan zuen PPko militanteak salaketan jasotakoa berretsi du epailearen aurrean

Ustezko erasotzailearen kontrako epaiketaren lehen saioa izan da gaur, ateak itxita. Erasotuak eta ustezko erasotzaileak deklaratu dute. Fiskalak gorroto deliturik izan den argitu nahi du, eta, horregatik, epaiketa azkarra egin beharrean, ohiko prozedurari jarraituko diote.

Palacio de Justicia de Vitoria-Gasteiz
Palacio de Justicia de Vitoria-Gasteiz
Erasoa jasan zuen PPko militantea eta ustezko erasotzailea epaitegian izan dira gaur

0:36

Agentziak | Eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreko asteburuan Gasteizen eraso zioten PPko militanteak eta ustezko erasotzaileak gaur deklaratu dute epaile aurrean, ustez erasoa egin zuen 20 urteko emakumearen kontrako epaiketaren lehen saioan

Ateak itxita egin den saioan, Ander Garcia Oñate PPko militantearen abokatuak hitz egin du salatzailearen ordez, eta hark salaketan jasotakoa berretsi du. Horren esanetan, irain eta oihu artean, ukabilkada bat eman zion erasotzaileak aurreko asteburuan izandako erasoan "PPko militante izateagatik". 

Garcia Oñate PPko militanteak jasandako erasoaren aurrean, epaiketa azkar bat egitekoak ziren asteartean, baina Fiskalak argitu nahi du erasoaren atzean gorroto deliturik izan den; hori dela eta, aldatu egin da prozedura, eta ohiko epaiketa egingo da. 

Erasoa azken aurreko asteburuan gertatu zen, irailaren 4an, Gasteizen. Antza denez, 20 urteko emakume batek ukabilkada bat eman zion gizonezkoari. Handik gutxira atxilotu zuen Ertzaintzak emakumea. 

Erasotuak aurkeztutako salaketan jasotzen denez, "fatxa" eta "Gora ETA!" irain eta oihu artean eraso zioten, Arabako PPko iturrien esanetan. 

Lekukoek aurrerago deklaratuko dute, baina oraingoz ez dago horretarako datarik zehaztuta. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Herriak eta Hiriak Araba Delituak Epaiketak Euskadiko PP Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak