Politika -

Gobernu bilera

Eusko Jaurlaritzak atzera bota du etxebizitza lehentasunez erosteko EH Bilduren lege proposamena

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztutako lege proposamena atzera bota du Gobernu Kontseiluak, ekimenak arautu nahi zituen lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak beste lege batzuetan "araututa" daudela argudiatuta.

Etxebizitza eraikin bat. Eitbko artxiboko irudia.
Etxebizitza eraikin bat.
Etxebizitza eraikin bat. Eitbko artxiboko irudia.

O.P. | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteroko bileran, Eusko Jaurlaritzako Gobernu bileran atzera bota dute EH Bilduk administrazio publikoek etxebizitza lehentasunez erosteko eta inbertsio-funtsen jarduera mugatzeko egindako lege-proposamena

EH Bildu legebiltzar taldeak aurkeztutako ekimenak administrazio publikoek etxebizitzak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea arautu nahi zuen, alokairu sozialeko etxebizitzen kopurua handitzeko bide gisa.

Gobernu Kontseiluak asteroko bileran aztertu du proposamena, eta aurkako irizpidea azaldu du, "lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legean, Etxebizitzari buruzko 3/2015 Legean eta Kode Zibilean berariaz araututa" daudela argudiatuz. Jaurlaritzaren ustez, gainera, lege-proposamenean adierazten da Etxebizitzaren Legea bateratu eta argitu beharko litzatekela, "baina proposamenak ez du ezer berririk gehitzen lege-erregulazioari dagokionez".

Bilera amaieran igorritako oharrean jasotzen denez, "Eusko Jaurlaritzak erosteko lehentasunezko eskubidea du eta horren arabera jokatzen du". Era berean, argudiatu duenez "proposamenak nahasmena sortzen du eta ez du planteatzen bateratzean beharrezkoak diren aginduak indargabetzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza