Itxi

2021/10/14

18:22

Politika

10. urteurrena

Nazioarteko bitartekariak berriro bildu dira Aieten, "Euskal Herriaren bake mugarria"

Agentziak | EiTB Media

Ekitaldiaren xedea "Aieteko espiritua berreskuratzea da, duela 10 urte eragile oso ezberdinak bildu zirelako, norabide berean aurrera egiteko". Jardunaldiak Donostiako Kursaalean jarraituko du ostiral honetan.

1:21
Argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostiako Aiete jauregiak nazioarteko bitartekariak eta ordezkari politiko zein sindikalak hartu ditu ostegun honetan, horietako askok Bake Konferentzian parte hartu zuten duela 10 urte, ETAk jarduera armatua uzteko bezperan. Foro Sozial Iraunkorrak antolatutako jardunaldietara joan dira, urtemuga gogora ekartzeko.

Ekitaldiaren helburua "Aieteko espiritua berreskuratzea da, duela 10 urte eragile oso ezberdinak bildu zirelako, norabide berean aurrera egiteko". Jardunaldiak Donostiako Kursaalean jarraituko du ostiral honetan.

Besteak beste, Martin Griffiths NBEko ordezkaria; Jonathan Powell Inter/Mediate bitartekaritza eta gatazken konponbiderako zentroaren zuzendari eta 1997tik 2007ra Tony Blairren Kabineteko buruzagi ohia; Brian Currin abokatu eta bitartekaria; Teresa Whitfield NBEko DPPA Politika eta Bitartekaritza Esparruko zuzendaria eta Sergio Jaramillo Kolonbiako Bake Goi Komisarioak hartu dute parte.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Eneko Goia Donostiako alkateak eta Agustin Erkiziak Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Gipuzkoako Campusaren errektoreordeak erakundeen ordezkaritza osatu dute.

Gainera, Joseba Egibar (EAJ); Arnaldo Otegi eta Bakartxo Ruiz (EH Bildu); Jesus Egiguren eta Arritxu Marañon (PSE-EE); Pilar Garrido eta Arantza Gonzalez (Elkarrekin Podemos), eta Juana Garcia eta Mikel Armendariz (Geroa Bai) ordezkari politikoak, besteak beste, bertan izan dira.

Azkenik, Garbiñe Aranburu (LAB); Xabier Anza (ELA); Jose Mari Garcia (CCOO); Raul Arza (UGT); Michel Larralde (CFDT); Iratxe Alvarez (ESK) eta Ariane Alberdik (Steilas) sindikatuen ordezkaritza osatu dute.

Bitartekariak Aieteko jauregian, 10 urte geroago. Argazkia: EFE

Bitartekariak Aieteko jauregian, 10 urte geroago. Argazkia: EFE

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak nazioarteko jardunadien hasieran azpimarratu duenez, indarkeriaren amaierak "eragin oso positiboa izan zuen euskal gizartearengan, elkarbizitzan, askatasunean eta pertsona ugariren duintasunean".

2011ko udazkenean, indarkeria uzteko erabakiak "poza" ekarri zuela gogorarazi du agintariak, "belaunaldi haiek bakea sekula ezagutu ez zutela" kontuan hartuta. Euskal gizarteak erakunde armatuari "bizkarra eman" ziola nabarmendu du Olanok, baita "edozein indarkeria adierazpeni" ere.

Bestalde, Eneko Goia Donostiako alkatearen hitzetan, nazioarteko pertsona ospetsuek duela hamar urte Aieteko Konferentziari emaniko babesa, "Euskal Herriaren bakerako bidean mugarri oso garrantzitsua izan zen".

"Pertsonak, bitartekariak, alderdiak eta elkarteak helburu eta desira batek batu zituen: Euskal Herriarentzako bakea lortzeko irrikak, eta euskal gizarteak ETAri luzaroan eskatutako pausoa eman zezan laguntzeko helburuak", erantsi du.

Olano: "Belaunaldi haiek ez zuten bakea sekula ezagutu"

Horregatik, Aieteko Konferentziaren antolakuntzan parte hartu zuten pertsonen lana aitortu eta eskertu nahi izan du buruzagiak. "Bilera azkenean ETAren amaiera argi eta ozen eskatzeko bozgorailua bihurtu zen, eta eragile ezberdinak elkarbizitzarako bidean pausoak ematea errazteko", adierazi du.

Azkenik, "bakea eta bizikidetza" lortzeko "konpromiso sendoarekin" eta "indarkeria atzean uzteko desira partekatuarekin", duela 10 urte ekitaldi hark "aurrekaririk gabeko aniztasuna" bildu zuela nabarmendu du Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohiak.

Riosen ahotan, Aietek "ETAren indarkeriaren biktima gehiagorik ez egoteko ekarpena egin zuen eta, horregatik soilik, merezi izan zuen". "Iraganeko hanka-sartzeak eta izugarrikeriak ez errepikatzeko desira partekatua", azaldu du.

"Covid-19 garai osteko bake erronkak' mahai-inguruarekin hasi da egitaraua, Martin Griffithen eskutik.

Ondoren, beste mahai-inguru bat egin dute, 'Azken hamar urteetako bake prozesuen garapena' izenburupean. Jonathan Powellek, Brian Currinek, Teresa Whitfieldek eta Sergio Jaramillok osatu dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;