Politika -

DIPUTATUEN KONGRESUA

Kalamua arautzeko lege-proposamena tramitatzea eragotzi dute PSOEk, PPk eta Voxek

Mas Pais alderdiaren ekimenak kalamua arautzea eskatzen zuen, "osasunagatik, ekonomiagatik eta askatasunagatik" eta mafiei mesede ez egitearren. EAJ abstenitu egin da eta EH Bilduk, ostera, aldeko botoa eman du.

Kukulua pertsona baten eskuan. Argazkia: EFE
Kukulua pertsona baten eskuan
Kukulua pertsona baten eskuan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk, PPk eta Voxek kanabisa arautzeko lehen lege-proposamena izapidetzea galarazi zuten atzo, asteartea, Diputatuen Kongresuko osoko bilkuran. Iñigo Errejonen alderdiak kalamua arautzea eskatzen zuen "osasunagatik, ekonomiagatik eta askatasunagatik" eta mafiei substantziaren kontrola kentzeko. EAJ abstenitu egin da eta EH Bilduk, ostera, aldeko botoa eman du. 

Kongresuko osoko bilkuran egindako hitzaldian, Errejonek azpimarratu zuen kalamuaren merkatu beltzak milaka milioi euro mugitzen dituela. Ildo horretan, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren ikerketa bat aipatuz esan zuen legeztatzeak 100.000 lanpostu zuzen eta zergetan 3.330 milioi euro biltzea ekarriko lukeela, "gaur egun mafientzat direnak eta ekonomia formala eta zerbitzu publikoak finantzatzeko balioko luketenak".

Mas Paisen ekimenak kalamuari % 35eko zerga berezia ezartzea (tabakoari eta alkoholari bezala) aurreikusten zuen, eta bildutako diruaren % 60 osasun publikora bideratzea proposatzen zuen. Gainera, 18 urtetik gorakoek kalean kontsumitu ahal izatea babesten zuen, tabakoaren kontsumoari gaur egun ezartzen zaizkion antzeko murrizketekin.

Iñigo Errejonen esanetan, debekuak ez du horren kontsumoa murrizten, eta diputatuei galdetu zien ea arautzeak kontsumoa handitzea ekarriko lukeen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Berriak Politika PNV-EAJ PSOE Alderdi Popularra Alderdi politikoak EH Bildu Bizkaia Gaurko titularrak Albisteak Vox Oriol Junqueras albisteak