Itxi

Politika

lan erreformaren legea

EH Bilduk ez du lan erreforma dagoen moduan babestuko, eta aldatzen saiatuko da

agentziak | eitb media

Otegik adierazi du "era bateratuan" lan egingo dutela "ezker plurinazionaletatik", Kongresuan akordioa "errotik" aldatzen saiatzeko.

1:54
Arnaldo Otegi

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, talde suberanistak ez du lan erreforma babestuko, Gobernu zentralak eta gizarte eragileek ostegun honetan idatzi moduan. Nabarmendu du "hilabete eta erdi edo bi hilabete" dituztela aurretik, Kongresuko izapide parlamentarioan "okerreko akordio bat aldatzeko".

Otegik prentsaurrekoa eskaini du Donostian, gizarte-elkarrizketaren alorreko PSOE-Unidas Podemosen eta CCOO eta UGT sindikatuen arteko akordioa baloratzeko. Adierazi duenez, "izugarri atsekabetuta" daude akordioarekin, izan ere, "ez dator euskal langileen interesekin bat, eta ez du horien eskubideen alde egiten". EH Bilduko liderrak azaldu du badela "akordio historiko batez eta eskubideak berreskuratzeaz hitz egiten duenik" baina, azpimarratu duenez, "ez dugu sektore sindikala oso pozik ikusi, zapore gazi-gozoarekin baizik".

Hala, Otegik ohartarazi du euskal langileriak lan erreformaren eragina nabarituko duela, baina "ezin dugu horretan parte hartu, ez dugu negoziazio ahalmenik eta, momentuz, ez gaude erabaki esparruan".

Koalizio subiranistako buruak oroitarazi du zuzenketa-izapidea hasiko dela Kongresuan, lege proiektu gisa planteatzen baita erreforma. Iragarri duenez, EH Bilduk zuzenketen bitartez mahagaineratuko ditu "akordio hau aldatzeko erabat beharrezkotzat ditugun gauzak".

Eh Bilduko koordinatzaile nagusiak gogora ekarri duenez, izapide parlamentarioan akordioa dute ERCrekin, eta azaldu du "era bateratuan" lan egingo dutela "ezker plurinazionaletatik, akordioa errotik aldatzen saiatzeko". Era berean, gainerako "ezkerreko indar politikoak" gonbidatu eta premiatu ditu aldaketa horretan lan egitera. Gaineratu du aurrekontuen akordioa mantenduko dutela.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena