Politika -
Tortura
Torturak eragindako heriotza kasuak ikertzeko eskatu du Egiari Zor fundazioak
Fundazioak ekitaldia antolatu du Donostian, Martuteneko espetxean hil zen Vicente Lertxundi Mayozen heriotzaren 60. urteurrena dela eta.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
"Torturak eragindako heriotza kasuak" ikertzeko eta argitzeko eskatu du igande honetan Egiari Zor fundazioak Donostian. Adierazi duenez, horiek argitara ateratzea "justizia kontua da".
Vicente Lertxundi Mayoz Martuteneko espetxean hil zela 60 urte bete direla eta, Egiari Zorrek ekitaldi bat antolatu du, eta "tortura atxiloketa zentroetan hainbat hamarkadatan egindako praktika sistematikoa" izan dela salatu du.
Tortura "frankismoan, Trantsizioan eta aldi demokratikoan" posible izan zela esan ostean, "heriotza horiek onartu ezean, elkarbizitza demokratikoa eraikitzea ezinezkoa" dela esan dute.
"Vicenterena bezalako tortura kasuak ikertzen eta argitzen jarraitzeko beharra aldarrikatzen dugu... egia argitara ateratzea justizia kontua da", gaineratu dute.