Politika -
Kongresua
EAJk osoko zuzenketa aurkeztu du Ikus-entzunezko Legearen aurrean, euskara errespetatzen ez duelako
EAJren ustez, Pedro Sanchezen Gobernuaren ekimenak Euskal Autonomia Erkidegoaren "eskumenak urratzen" ditu eta ez du euskara errespetatzen.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
EAJk osoko zuzenketa aurkeztu du Espainiako Gobernuaren Ikus-entzunezko Legearen aurrean, Kongresuan. Ildo berean, testu propioa erregistratu du.
Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak ohar baten bidez azaldu duenez, Pedro Sanchezen exekutiboak onartutako egitasmoa errefusatzeko arrazoi nagusiak hiru dira: "zentralizazio onartezina" planteatzen du, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion "eskumenak urratzen ditu" eta "ez ditu euskara eta Estatuko gainerako hizkuntza koofizialak errespetatzen".
Halaber, Ikus-entzunezko Legearen proiektua "telebista autonomikoen gobernantzan sartzen" dela kritikatu du.
Horren aurrean, EAJk testu alternatibo bat aurkeztu du araudi berria "orekatuagoa" izan dadin.