Politika -

Eusko Alkartasuna

Eusko Alkartasunak lau urterako alderditik kanporatu ditu Maiorga Ramirez eta sektore kritikoko kideak

Sektore kritikoko bost kideek alderdiaren barne-araudia urratu dutela eta arau-hauste "oso larriak" egin dituztela argudiatu du alderdiak. EAko sektore kritikoaren hitzetan, "Eva Blancok agindutako kanporatzeak Biltzarra baldintzatzeko beste maniobra bat da".

Maiorga Ramirez EAko sektore kritikoaren buruzagia. Artxiboko argazkia: EFE
Maiorga Ramirez EAko sektore kritikoaren buruzagia. Artxiboko argazkia: EFE
Maiorga Ramirez EAko sektore kritikoaren buruzagia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alkartasunaren Zuzendaritza Nazionalak lau urterako alderditik kanporatu ditu Maiorga Ramirez, Iratxe Lopez de Aberasturi, Mikel Goenaga, Miren Aranoa eta Esther Korres alderdikideak.  

Bi afiliatuk egindako salaketa baten ondotik, 2021eko irailean, espedientea ireki zieten sektore kritikoko bost kideei. Ikerketa amaituta, eta alderdiaren barne-araudia kontuan hartuta, arau-hauste "oso larriak" egin dituztela ondorioztatu dute.

Gauzak horrela, zuzendaritzak pertsona horien afiliazioa lau urtez indargabetzea ebatzi du. Erabakia aho batez hartu dute.   

Zehazki, ondoko artikuluak urratu izana egotzi diete: EAk parte hartzen duen koalizio-estrategiaren urraketa (20.2 artikulua); EAren edo bere zuzendaritzaren irudia eta sinesgarritasuna kaltetzen duten adierazpenak egitea (20.5); EAko kargu publikoen, afiliatuen edo jarraitzaileen aurkako irainak egin izana (20.10); eta alderdiaren aginduak betetzeari uko egitea.

Sektore kritikoko kideak alderditik kanporatzeko agindua otsailaren 21ean sartuko da indarrean. Beraz, hilaren 19an eta 20an EAk egingo duen Kongresu Nazionalean parte hartzeko aukera izango dutela.

Sektore kritikoa: "Kanporatzea Biltzarra baldintzatzeko beste maniobra bat da"

EAko sektore kritikoaren hitzetan, "Eva Blancok agindutako kanporatzea Biltzarra baldintzatzeko beste maniobra bat da".

"Epaitegiek berretsitako eskubide demokratikoen urraketa salatzea kanporatzearekin zigortzea zentzugabekeria itzela da; gainera, urraketa egin dutenen eskutik hain zuzen ere", salatu dute agiri batean.

Sektore kritikoaren esanetan, "Eva Blancoren eta zuzendaritzaren bidegabekeria demokratikoak ez du etenik". Horregatik, "epaitegiek berriro horrela aitortzea", espero dute, kanporatzeak "parte hartze demokratikorako oinarrizko eskubidearen urraketa berri bat" direlako.

"Eva Blancoren sektoreak EA ezker abertzaleak menderatutako EH Bildu baten barruan desegin nahi du", errepikatu dute.

Azkenik, alderdi barneko bide guztiak eta juridikoak agortuko dituztela iragarri du sektore kritikoak, "alderdikideez lotsagabe trufatzen ari direlako".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak EH Bildu EA Eguneko albisteak Albisteak