Politika -

'entzunez eraiki' topaketa

Urtaranek ohartarazi duenez, jarreren erradikalizazioak "lurra ongarritzen dio muturreko eskuinari"

EAJk duela astebete aurkeztutako 'Entzunez Eraiki' entzuketa aktiboko prozesuaren baitan, Gasteizko alkateak jendearen kezkak ezagutzeko beharra azpimarratu du.

Gorka Urtaran, larunbat honetako agerraldian. Argazkia: @pnvgasteiz
Gorka Urtaran, larunbat honetako agerraldian. Argazkia: @pnvgasteiz
Gorka Urtaran, larunbat honetako agerraldian. Argazkia: @pnvgasteiz

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta Eudeleko presidenteak ohartarazi duenez, "jarreren erradikalizazioak" gero eta "aukera gehiago ematen dizkio muturreko eskuinari, eta lurra ongarritzen dio". Hala, nabarmendu du horri aurre egiteko antidotorik onena dela "jendeari entzutea, jendearekin konektatzea eta pertsonen kezkak ezagutu eta erakundeen bitartez bideratzea".

Ordezkari jeltzaleak EAJk abiatutako 'Entzunez Eraiki' entzuketa aktiboko prozesuaren baitan egindako topaketan parte hartu du larunbat honetan, Arabako hiriburuko Artium Museoan.

Gasteizko alkatearen aburuz, "ez dira garai errazak gizartearentzat; alderdi sozialerako, familiarrerako eta pertsonalerako bi urte zail izan baitira" baina, era berean, "ezta politikarentzat ere, estremismoek eta populismoek astindu eta mehatxatu baitute".

Ohartarazi duenez, horren ondorioz iritsi da "jarreren erradikalizazioa", eta horrek "gero eta aukera gehiago ematen dizkio muturreko eskuinari, eta lurra ongarritzen dio, duela gutxi hemendik hurbil, Gaztela eta Leonen, ikusi berri dugun bezala".

Muturreko eskuinaren gorakadari aurre egiteko, Urtaranek azpimarratu du EAJtik uste dutela antidotorik onena dela "jendearekin konektatzea, jendeari entzutea, eta pertsonen ilusioak, kezkak eta ekarpenak zintzotasunez eta eraginkortasunez bideratzea erakundeen bitartez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Euskal hiriburuak Araba Gorka Urtaran bideoak EAE Gaurko titularrak Gasteiz Gaurko azken ordukoa Artium