Politika -

Gaztela eta Leongo ituna

Feijook Voxetik bereizi nahi du orain: "Hobe da Gobernua galtzea populismotik irabaztea baino"

Donald Tusk Europako Alderdi Popularraren presidenteak Gaztela eta Leongo ituna "ezusteko triste" bezala definitu zuen ostegunean. Zentzu horretan, Tuskek espero du "ezbehar" bat izatea, eta ez "joera" bat.

Alberto Nuñez Feijoo, PPko buruzagia izango dena. Argazkia: EFE
Alberto Nuñez Feijoo, PPko buruzagia izango dena. Argazkia: EFE
Alberto Nuñez Feijoo, PPko buruzagia izango dena. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagia izango denak Voxetik urrundu nahi izan du ostiral honetan. Populismoarekin gobernatzea errefusatu du Feijook. Hala ere, Alderdi Popularrak Gaztela eta Leongo koalizioa defendatu du.

PP zuzentzeko hautagai bakarrak Alfonso Fernandez Mañuecoren eta Voxen arteko akordioa egonkortasuna bermatzeko beharrarekin justifikatu zuen atzo, eta PSOEri errua bota zion hauteskundeak errepikatzeko mehatxuagatik. Ostiral honetan, Valentzian, ordea, "batzuetan hobe da Gobernua galtzea populismotik irabaztea baino", adierazi du Feijook.

PP zuzentzeko kanpainaren aurreneko egunean, populismotik urrundu izan nahi du. Bere ideia autonomista eta europeistak azpimarratu ditu hautagai bakarrak. Jose Maria Aznarren edo Mariano Rajoyren "gehiengo sendoak" lortu nahi dituela ziurtatu du Feijook, bulegoetan adostutako gobernuetan sinesten ez duelako.

Donald Tusk Europako Alderdi Popularraren presidenteak Gaztela eta Leongo ituna "ezusteko triste" bezala definitu zuen ostegunean. Zentzu horretan, Tuskek espero du "ezbehar" bat izatea, eta ez "joera" bat.

Europako PPren "desengainua" ulertzen duela esan du Feijook, baina PSOEri bota dio errua, Estatu alderdia ez delako. PP Voxen aurrean errenditu denik ukatu du Galiziako agintariak. "Ez, besteak beste, nire alderdiko presidente ez naizelako", azaldu du, Gaztela eta Leongo itunetik urrundu nahian.

Laura Garridok Voxekin ituna defendatu du: "Mañuecok arduraz jokatu du"

Bestalde, Laura Garrido Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusiak PPk Gaztela eta Leonen Voxekin duen gobernu-ituna defendatu du ostiral honetan, eta Alfonso Fernandez Mañuecok (PP) Gobernu egonkor bat berresteko eta "ziurgabetasun oso une zailetan gobernagarritasuna bermatzeko arduraz" jokatu duela esan du.

"Bi alderdi desberdin gara (PP eta Voxi erreferentzia eginez), ezberdintasun ugarirekin, baina gauzak ere batu gaitzakete", esan du Garridok prentsaurrekoan, eta Gaztela eta Leongo errealitateak hauteskundeen ostean "arduratsuak" izatera behartu dituela esan du, gobernu "egonkorra" bermatzeko, "ziurgabetasun handiko" une batean.

Gaztela eta Leongo gobernu-akordioa hauteskundeak errepikatzea baino "eszenatoki hobea" dela gaineratu du, eta beste alderdi batzuetatik jasotako kritikei erantzun die. Izan ere, gogorarazi du Pedro Sanchez presidenteak esan zuela ez zuela inoiz itunik egingo terrorismoa gaitzesten ez dutenekin, EH Bilduri erreferentzia eginez.

Itun hori PPren diskurtso "moderatuarekin" bateragarria dela esan du, eta beste eskualdeetako hauteskundeei begira itunei buruz hitz egin aurretik zer gertatzen den aztertu beharko dela gaineratu du.

Donald Tusk Europako Alderdi Popularreko presidentearen aldetik jasotako kritikei dagokienez, Garridok gogorarazi du poloniarra dela eta bere herrialdeko errealitatean oinarrituta hitz egiten duela, eta Gaztela eta Leongo gobernua PPk gidatuko duela eta ez Voxek. Halaber, Europak egonkortasuna eta gobernagarritasuna bermatzera bideratutako erabakiak errespetatzen dituela adierazi du.

PPk Sevillan egingo duen kongresuari buruz ere hitz egin du Garridok. Bertan, 53 euskal konpromisario izango direla esan du. Azaldu duenez, martxoaren 16an amaitzen da konpromisario izateko izena emateko epea, eta martxoaren 21ean bozkatuko da konpromisario baino gehiago baldin badaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Alderdi Popularra Euskal Autonomia Erkidegoa Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Vox Alberto Núñez Feijóo Espainia albisteak