Politika -

Elkarrizketa

Lehendakariak esan du ez duela 'kosta ahala kosta' bukatuko agintaldia

Bestalde, Antonio Basagoitik adierazi du Jaurlaritzak ez duela iraungo "otsaila arte".

Patxi Lopez lehendakaria, gaur Ser irrati-katean. EITB
Patxi Lopez lehendakaria, gaur Ser irrati-katean. EITB
Patxi Lopezek dio agintaldia ez duela "kosta ahala kosta" bukatuko

01:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak adierazi du ez duela "kosta ahala kosta" bukatuko legegintzaldia, "herrialdearen interesek" lehentasuna baitute "interes pertsonalen gainetik".

Gasteizko gobernuburuaren esanetan, "une honetan, askoz garrantzitsuagoa da" zerbitzu publikoak eta enplegu sorkuntza defendatzen dituen Gobernu bat izatea, hauteskundeak aurreratzea baino.

Lehendakariak gogorarazi du hauteskundeak deitzea bere ardura dela, eta politika horiek errotu arte ez duela egingo.

Ser irrati-katean egindako elkarrizketa batean, Lopezek nabarmendu du Jaurlaritzaren helburua autogobernua defendatzea dela, "eta ez Espainiako Gobernuari oposizioa egitea".

Basagoiti: "Jaurlaritzak ez du iraungo otsaila arte".

Bestalde, Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak esan du ez duela "zalantzarik": "Eusko Jaurlaritzak ez du iraungo otsaila arte".

Onda Ceron egindako elkarrizketa batean, buruzagi popularrak kritikatu egin du Lopezek "Hollanderena eta Rubalcabarena" egin izana.

Basagoitiren ustez, Lopezek "badaki" ez duela legegintzaldia bukatzeko babes nahikoa eta, ondorioz, aurreratu egingo ditu hauteskundeak. "Gaur bertan, EAEko hedabideetako titularretan irakur daiteke lehendakariak jarraitu egingo duela, baina ez duela zehaztu noiz arte".

Nolanahi ere, Lopezi "amaiera duina" emateko prest agertu da. "Merezi du, desadostasunak desadostasun", argudiatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea