Politika -
Bakea finkatzeko
Lokarrik politikariei eskutitzak edo tuitak idaztea eskatu du
Rajoy, Hollande, Sarkozy, Patxi Lopez, Barcina, Urkullu, Basagoiti eta Rufi Etxeberria aipatzen ditu, besteak beste, idazteko proposatzen duen politikarien zerrendan.
Erredakzioa
Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak herritarrei ordezkari politikoei idazteko eskatu die, bakea finkatzeko bidean pausoak eskatuz.
Aieteko Adierazpenaren bidai orriarekin bat egitea eskatzeko, besteak beste, Rajoy, Hollande, Sarkozy, Patxi Lopez, Barcina, Urkullu, Basagoiti eta Rufi Etxeberria aipatzen ditu idazteko zerrendan.
Joan den apirilaren 19an, Aieteko Adierazpenari babes soziala lortzeko kanpaina bat jarri zuen abian Lokarrik, Donostiako Nazioarteko Konferentziatik eta ETAren iragarpenetik 6 hilabete pasa direnean.
Dagoeneko 5.000 lagun inguruk egin dute bat adierazpenarekin, "indarkeriaren amaieran, alde guztien elkarrizketan, elkarlanean eta adiskidetzean oinarritutako bidai orriarekin".
Bake prozesuaren "makina-gela" martxan jartzea ezinbestekoa dela uste du Lokarrik, non alderdi guztiek, inor baztertu gabe, elkarbizitzarako erroka koordinatzeko esfortzua egingo duten".