Politika -

Espetxe-politika

Espetxe Zaintzako Epaitegiak hirugarren gradua kendu die bi euskal presori barkamena eskatu ez dutelako

Duela gutxi, Auzitegi Nazionalak ebatzi zuen barkamena eskatzea ezin daitekeela izan ezinbesteko baldintza preso bati kartzela-baimena emateko, baina, hala ere, Espetxe Zaintzako Epaitegiak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia.

Bizkaiko kartzela. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Bizkaiko kartzela. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Bizkaiko kartzela. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den maiatzaren 18an, Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua eman zien Gorka Martinez Ahedo eta Iñaki Bilbao Gaubeka ETAko presoei, baina, orain, Espetxe Zaintzako Epaitegiak baimen hori kendu die, biktimei barkamena eskatu ez dietela argudiatuta.  

Albiste-agentziek jakinarazi dutenez, Jose Luis Castro epaileak onartu egin du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, bi presoak bigarren graduan egongo dira berriz ere.

Castrok bere ebazpenetan esaten du biktimei barkamena eskatzea ezinbestekoa dela espetxe-onurak eskuratzeko.

Gauzak horrela, urratu egin du duela gutxi Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko lehen sekzioak emandako irizpidea. Jose Ricardo de Prada magistratua buru duen salak ebatzi zuen barkamena eskatzea ez dela baldintza legal bat preso bati baimen bat emateko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Presoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Espetxe politika