Politika -

2023ko hauteskundeak

Gipuzkoako Batzar Nagusietarako eta Donostiako Udalerako hautagaitzak aurkezteko epea ireki du EH Bilduk

Urriaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dira hautagaitzak. Koalizio soberanistak ohar batean azaldu duenez, hautagai-zerrenda bat baino gehiago egonez gero, urriaren 12tik 26ra bitartean eztabaidatuko dute eta, hilaren 27an, 28an eta 29an egingo da bozketa.

Maialen Iriarte, EFEren artxiboko irudi batean
Maialen Iriarte, EFEren artxiboko irudi batean
Maialen Iriarte, EFEren artxiboko irudi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduko zuzendaritzak Maddalen Iriarte legebiltzarkidea 2023ko udal eta foru hauteskundeetarako Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagai gisa aurkeztu ondotik, koalizio soberanistak gaur zabaldu du Gipuzkoako Batzar Nagusietarako eta Donostiako Udalerako hautagaitzak aurkezteko epea. Datorrek urriaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dira hautagaitzak.

Ohar batean koalizioak azaldu duenez, hautagai-zerrenda bat baino gehiago egonez gero, urriaren 12tik 26ra bitartean eztabaidatuko dute eta, hilaren 27an, 28an eta 29an egingo da bozketa. Hautagaitza bakarra aurkeztuko balitz, ez litzateke eztabaida-prozesurik egongo eta, beraz, bozketa urriaren 13, 14 eta 15ean egingo litzateke.

Maddalen Iriarte EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi du prest dagoela koalizio independentistaren Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagai izateko. Juan Karlos Izagirrek ere gauza bera egin du, kasu honetan Donostiako Alkatetzarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa EH Bildu Hautagaiak gaur Eguneko albisteak Albisteak Maddalen Iriarte Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Gipuzkoako Foru Aldundia