Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Matute: "Jarrera itxia ikusten badugu, baliteke aurrekontu orokorren aurkako osoko zuzenketa aurkeztea"

Oskar Matute EH Bilduren Kongresuko bozeramailearen ondokoak berretsi du Estatuko Aurrekontu Orokorrak negoziatzeko prest daudela, baina "beti" dagoela "osoko zuzenketaren aukera".

Oskar Matute en los estudios de Bilbao de Radio Euskadi. Foto: EITB Media
Oskar Matute en los estudios de Bilbao de Radio Euskadi. Foto: EITB Media
Oskar Matute en los estudios de Bilbao de Radio Euskadi. Foto: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oskar Matute EH Bilduren Kongresuko bozeramailearen ondokoak Espainiako Estatuko Aurrekontu Orokorrak Pedro Sanchezen Gobernuarekin negoziatzeko prestutasuna berretsi du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, nahiz eta oraindik ez duten akordiorako zirriborrorik jaso. Horregatik, diru-partidak zehazki ezagutu arte, ez du baztertzen osoko zuzenketa aurkezteko aukera.

Negoziazio horretan EH Bilduk egiturazko erreformak proposatuko omen ditu, Ongizate Estatua hobetzeko, pentsioak, osasuna eta hezkuntza babesteko, eta gizarteko desoreka amaitzeko. Matuteren esanetan, "negoziazioak nola doazen eta pertsonen bizitza duintzeko proposamenen aurren zein jarrera dagoen ikusten dugunean erabakiko dugu negoziazioaren jokoan jarraitu ala osoko zuzenketa aurkeztu behar dugun".

Bestalde, Matutek esan du Espainiako Gobernuak Bruselara igorri dituen bi aurrekontu egitasmoen ideia ondo egon litekeela, "gizarte politikak iraultzen" baditu beti ere. Izan ere, "garai zailak datozkigu, eta aberastasuna banatzeko gai izan behar dugu, zeren aberastasuna egon badago".

Gainera, Mozal Legeaz ere hitz egin du, esateko EH Bilduk lege osoa baliogabetzea eskatzen jarraituko duela, eta "kaltegarriak diren puntu guztietan baliogabetzen ez bada" koalizioaren "babesik ez" dutela izango. Bere hitzetan, egungo legeak "herritarrak ia babesik gabe uzten ditu, balioa kentzen die eta ia erruduntasun presuntzioa ezartzen die".

Oskar Matute: "Si hay actitud cerrada y de bloqueo podríamos plantear una enmienda a la totalidad a los PGE"
Oskar Matute: "Si hay actitud cerrada y de bloqueo podríamos plantear una enmienda a la totalidad a los PGE"
Oskar Matute: "Si hay actitud cerrada y de bloqueo podríamos plantear una enmienda a la totalidad a los PGE"

play icon 23:11
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika Espainiako Gobernua Espainia EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Aurrekontu Orokorrak