Politika -
Espetxe-politika
20 bakegile epaituko dituzte Ipar Euskal Herrian egindako 'Blokatze eguna'ren harira
Guztira 26 izan ziren uztailaren 23an atxilotutakoak, 1.700 herritar inguru bildu zituen desobedientzia ekintzetan. Jakes Esnal eta Ion Parot ETAko presoak askatzea eskatzen zuten.
eitb media
Uztailaren 23an Ion Parot eta Jakes Esnal ETAko presoen askatasuna eskatzeko Ipar Euskal Herrian egindako blokeoan parte hartu zuten 20 bakegile epaitu egingo dituzte.
1.700 herritar inguru bildu zituen desobedientzia ekintzak aireportu, trenbide eta autopistak blokeatu zituen.
Lehenagatik, 350 euroko isunak jaso zituzten aireportuan protesta egin zutenek, trenbidea oztopatzeagatik 9 lagun epaitu egingo dituzte eta beste 11 autobidea blokeatzeagatik. Guztira 26 izan ziren egun hartan atxilotutakoak, eta kargupean aske geratu ziren.
Abenduaren 15ean epaituko dituzte aurrenekoak, Akizen. Bada, Bakegileak babestera Akizera joateko deia egin dute. Bake Bideanek isunak eta epaiketak izango diren arren, balorazio baikorra egin du desobedientzia ekintzarena, besteak beste Ion Parot eta Jakes Esnal presoen egoera salatzea zuelako helburu eta biak etxean direlako.
Auzipetuek jakinarazi dute egindakoa bere egiten dutela esango dutela epaitegian. Hala esan dute behintzat Anita Lopepe eta Panpi Sainte Mariek.