Politika -

EITB Focus

Jeltzaleek irabaziko lukete Basaurin, 10 ordezkari eskuratuta

Gainera, EAJk 11. zinegotzia lor lezakete, erabaki gabe dago eta. Gainerako alderdiek aurrekoan izandako emaitza bera errepikatuko lukete; alegia, PSE-EEk 5; EH Bilduk, 3; Elkarrekinek 2, eta, Alderdi Popularrak, 1.

EITB Focus
eitb focus
EITB Focus

I.G. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk irabaziko lituzke udal hauteskundeak Basaurin, 10 ordezkarirekin, baina oraindik erabakitzeke dagoen beste zinegotzi bat gehiago eskuratu lezake,  horrekin batera, gehiengo osoa erdietsita. Gainera, botoetan % 3 gehiago izango luke, horrela, EH Bildu eta EAJ boto-kutxetan aurrekoan baino babes handiagoa lortuko luketen bi indar bakarrak lirateke.

Hala dago jasota Euskadin inoiz egindako inkesta handienean, EITB Focusen, hain zuzen ere, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez falta ez direnean.

PDFa: EITB Focus, EAEko 11 udalerritan boto asmoari buruzko inkesta

PSE-EEk, EH Bilduk eta Elkarrekinek 5, 3 eta 2 zinegotzi izango lituzkete, hurrenez hurren. PPk, bere aldetik, gaur egun daukan ordezkari bakarra gal lezake, EITB FOCUS inkestaren arabera, oraingo honetan ez luke izango botoen % 5,5 aurrekoan bezala, eta % 5 jasoko luke.

Grafikoa: EITB Media

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Basauriko bideoak Bizkaia Gipuzkoa Araba EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Udal hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Hauteskunde inkestak