Politika -

Memoria historikoa

Primo de Riveraren gorpuzkiak datorren astelehenean aterako dituzte Cuelgamuros Haranetik

Falangearen sortzailearen gorpuzkiak Madrilgo San Isidro hilerrira eramango dituzte, senideek hobitik ateratzea eskatu ondoren, Memoria Demokratikoaren Lege berria betez.

Erorien Harana. Argazkia: EFE
Erorien Harana.
Erorien Harana. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felix Bolaños Presidentetzako ministroak gaur Bartzelonan iragarri duenez, Jose Antonio Primo de Riveraren gorpuzkiak apirilaren 24an aterako dituzte lurpetik Cuelgamuros Haraneko basilikatik.

Jaume Collboni PSCko alkategaiarekin batera egin ditu adierazpenok, Penitents auzoan. "Bailarari beste esanahi bat emateko urrats bat da", esan du Bolañosek.

Falangearen sortzailearen gorpuzkiak Cuelgamuros Haraneko basilikatik Madrilgo San Isidro hilerrira eramango dituzte, senideek hobitik ateratzea eskatu ondoren, Memoria Demokratikoaren Lege berria betez.

Moncloako iturriek baieztatu egin dute berria, eta 2019an Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak El Pardo-Mingorrubio hilerrira eraman ondoren egingo da.

Ondorioz, Primo de Riveraren lekualdaketa bakarrik geratzen zen egiteko; izan ere, Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, Beneditarren Abadiako basilikako leku "nagusi" batean zeuden gorpuzkiak beste leku batean kokatu behar ziren. Lege berriak "Cuelgamuros harana" izena jarri zion tokiari.

Falangearen fundatzailea Madrilen jaio zela 120 urte beteko diren eguna aukeratu dute hobitik ateratzeko.

Primo de Rivera gudari errepublikanoek fusilatu zuten 1936ko azaroaren 20an, Gerra Zibilean, eta, hainbat gorabeheraren ondoren, 1959an, haren gorpuzkiak Cuelgamuros  Haranera eraman zituzten, Francisco Francok eraikitzeko agindua eman zuen esparrua inauguratu ondoren.

Haren hilobia da mausoleoan geratzen den banako bakarra, Franco lekuz aldatu ondoren; izan ere, Gerra Zibileko bi aldeetako 33.000tik gora borrokalari lurperaturik daude, baina hilobi kolektiboetan, tenpluaren kolunbarioetan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa Madril Memoria Historikoa