Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Bizkaiko hauteskunde eztabaida, San Isidro eguna eta Turkiako hauteskundeak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 15, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Bizkaiko hauteskunde eztabaida: Nerea Reparaz kazetariak zuzendatuta, ETB1ek Bizkaiko hauteskundeak izango ditu aztergai gaur gauean, 21:30etik aurrera.

- San Isidro eguna: Euskadiko lehen sektorea gero eta zaharragoa da eta ez da hain aktiboa. Belaunaldien arteko erreleboaren arazoa da, beraz, sektoreak duen erronkarik handiena. Hala diote Eli Gorospe Haziko Prestakuntza arduradunak eta Bittor San Millan Ondarroako Itsas Arrantza Eskolako zuzendariak.

- Turkiako hauteskundeak: Erdoganek irabazi ditu hauteskundeak, baina bigarren itzulia beharko du, lehen itzulian ez baitu gehiengoa lortu. Turkiako presidenterako hauteskundeetan botoen % 97 zenbatua zituztenean, egungo presidente eta hautagai Recep Tayyip Erdoganek botoen % 50etik behera lortu ditu lehen aldiz, eta, ondorioz, badirudi bigarren itzulia izango dela egungo agintariaren eta Kemal Kiliçdaroglu aurkari nagusiaren artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Telebista Eguneko albisteak Albisteak Turkia albisteak ETB1 Hauteskundeak Arrantza Nekazaritzaren egungo albisteak Foru hauteskundeak 2023 Abeltzaintza azken ordukoa