Politika -

XV. Legegintzaldia

Gaur amaitzen da Kongresuan talde parlamentarioak osatzeko epea

PPk, PSOEk, Voxek, Sumarrek, EAJk eta EH Bilduk bermatuta dute taldeak osatzea. Sumar alderdiak diputatuak utziko dizkio ERCri, eta PSOEk Juntsi, Kongresuan talde propioa osa dezaten. Bien bitartean, Coalicion Canaria, BNG eta UPN Talde Misto baterantz doaz.

Diputados de Junts llegando al Congreso. Foto: EFE
Diputados de Junts llegando al Congreso.
Diputados de Junts llegando al Congreso. Foto: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuko talde parlamentarioek izena emateko epea gaur, ostirala, amaituko da. PPk, PSOEk, Voxek, Sumarrek, EAJk eta EH Bilduk bermatuta dute taldeak osatzea, araudiak ezartzen dituen baldintza guztiak betetzen dituztelako.

Bestalde, ERCk eta Juntsek Sumarren eta PSOEren laguntza izango dute talde propioa osatzeko. Sumarrek diputatuak utziko dizkio ERCri, eta PSOEk Juntsi, Kongresuan taldea izan dezaten.

Esquerra Republicanak, Junts alderdiak bezala, zazpi diputatu ditu, baina ez da iristen Behe Ganberako Araudiak talde parlamentarioa osatzeko ezartzen duen % 15era. Hala ere, alderdi independentistek talde propioak izango dituz, Francina Armengol presidente izateko PSOErekin eta Kongresuko Mahairako hautagai aurrerakoiekin lortutako akordioei esker.

Bestalde, Coalicion Canaria, BNG eta UPN Talde Misto baterantz doaz.

Alderdiek eta koalizioek parlamentu-taldeei eman nahi dieten izena erregistratu beharko dute, eta haien bozeramaileak zein izango diren jakinarazi.

Behin Mahaiak abuztuaren 28an taldeei buruzko lehen erabakia hartuta, Ganberaren funtzionamendurako garrantzitsuak diren erabaki batzuk hartzen hasi ahal izango dira, hala nola hemizikloko eserlekuen banaketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV PSOE PP Alderdi politikoak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Vox ERC Junts per Catalunya