Politika -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Beroa Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, Mandela Eguna eta lan istripua Lantziegon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 2, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Beroa Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean 36 ºC-ra iritsiko diren tenperatura altuengatik. Abisua 14:00etatik 19:00etara egongo da indarrean, arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egin eta tenperaturak jaitsiko baititua.
- Mandela Eguna: Astelehen arratsalde honetan egingo da Donostiako Tabakaleran Arrats elkarteari espetxeetako jardunbide egokien Gomez Elosegui saria emateko ekitaldia. 1999an sortu zuten Martuteneko kartzelako preso ohiek elkartea eta ordutik preso daudenak birgizarteratzen jarduten dute.
- Lan istripua Lantziegon: Hiru dolu egun ezarri dituzte Lantziegon (Araba) Crespo Zabala upategian atzo, igandearekin, izandako lan istripuan hildako bi beharginengatik. Beste langile bat ere zauritu zen ezbeharrean.