Politika -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Junts-PSOE negoziazioak; Gaza, erasopean; eta Kontseiluaren balorazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 7, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Junts-PSOE negoziazioak: JxCatek eta PSOEk amnistiari buruzko proposamen gehiago trukatu dituzte akordioa ixteko ahaleginean. Bi dokumentu trukatu dituzte amnistiaren legeari buruzko akordioa ixteko, eta JxCatek proces auziarekin zuzenean lotuta ez dauden baina "disidenteei edo aurkari politikoei kalte egiteko legeen erabilera estrategikoa" dakarten lawfare kasuak amnistian sartzea eskatu du.
-Gaza, erasopean: Israelek Gazaren aurka egindako erasoetan hildako pertsonak 10.000 baino gehiago dira dagoeneko, hilabetean, Zerrendako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera. Biktima israeldarrak 1.430 dira, gehienak Hamasek eta beste milizia palestinar batzuek urriaren 7an egindako erasoetan hildakoak.
-Kontseiluaren balorazioa: Euskalgintzaren Kontseiluak larunbateko mobilizazioaren balorazioa egiteko prentsaurreko egingo du. Manifestazioaren emaitzaren gaineko iritzia emateaz gain, urte hasieran iragarritako eta azken hilabeteetan euskalgintzarekin batera landu den "Hizkuntza eskubideen aurkako erasoei erantzuteko protokoloa" aurkeztuko du, Kafe Antzokian.