Teknologia -

BIDEO JOKO JAIALDIA

Fun & Serious Game Festival jaialdia BECera itzuliko da abenduan

Europa osoko bideo-joko jaialdirik handienaren bederatzigarren edizioa egingo da abenduaren 6tik 9ra bitartean. Aurten, Suedia izango da herrialde gonbidatua

2017ko bideo joko jaialdia, BECen. Artxiboko argazkia: 'Fun & Serious'.
2017ko bideo joko jaialdia, BECen
2017ko bideo joko jaialdia, BECen. Artxiboko argazkia: 'Fun & Serious'.

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fun & Serious Game Festival Europako bideo-joko jaialdi handienaren bederatzigarren edizioa egingo da abenduaren 6tik 9ra bitartean Barakaldoko BECen. Aurten, Suedia izango da herrialde gonbidatua. Horrez gain, sektoreko talentuak aitortzen dituen Titanium sariak banatuko dira.

Jaialdia BECeko 1. pabiloira (16.000 metro koadroko azalera) itzuliko da. Iaz, 40.000 bisitari baino gehiago igaro ziren bertatik.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Suedia potentzia bat da bideo jokoen garapenean, eta DICE, Avalanche Studios eta Machine Games enpresak eta Minecraft edo Candy Crush bideo-jokoak dira horren adibide.

Ostiralean hasi eta astelehenera bitartean, egitarau zabala izango dute, hitzaldiak, topaketak eta mahai-inguruak tartean.

Bestalde, Fun Zone gunean, jolasteko, lehiaketetan parte hartzeko, youtuberrekin eta influencerrekin elkartzeko eta musikaz zein bestelako proposamenez gozatzeko aukera izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Barakaldo BEC albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Online jokoak berriak Aisia Euskadin