EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

18:42

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Akusazioa

Maneiro: 'EAJk herritarrak espoliatu ditu bere txosnekin'

Erredakzioa

UPyDko lehendakarigaiak EAJri urte askotan herritarrak ‘espoliatzea’ leporatu dio Eusko Jaurlaritzaren menpe dauden txosnak sortuz “bere jendea lanean jartzeko”.

  • Gorka Maneiro UPyDko lehendakarigaia. EFE

    Gorka Maneiro UPyDko lehendakarigaia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gorka Maneiro UPyDko lehendakarigaik ostiral honetan EAJri urte askotan herritarrak ‘espoliatzea’ leporatu dio Eusko Jaurlaritzaren menpe dauden txosnak sortuz "bere jendea lanean jartzeko".

Maneirok hitzok esan ditu atzo Iñigo Urkullu EAJko lehendakariagaiak urriaren 21eko hauteskundeak irabaziz gero Eusko Jaurlaritzako egitura murriztuko duela esan ostean.

EAJk "txosnen egitura paraleloa sortu" zuela nabarmendu du urte askotan bere jendea lanean jartzeko, eta, orain, Urkullu "Gobernuaren egitura murrizteaz ari da", azaldu du.

UPyDko lehendakarigaiak azaldu duenez, Euskadi ez da krisitik irtengo erakundeen eredua gaurkotzen ez badu eta Autonomien Estatua berriro egituratzen ez badu. Maneiroren ustez, oraingo egiturak "autonomien irteera ekiditen du".

Halaber, Euskadiko erakundeetan erreforma sakon bat egitea proposatu du, udalerriak bat eginda, aldundiak kenduta eta Euskadin dauden fundazio eta enpresa publiko asko murriztuta.





Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena