Europakoak 2024 -
Maiatzak 25
EAJk eta EH Bilduk eserleku bana lortuko dute Europako Parlamentuan
Alderdi popularrak Europako hauteskundeak irabaziko lituzke botoen % 33,7 eta 20-21 diputatu eskuratuta, CIS inkestaren arabera. Sozialistek botoen % 31 lortuko lituzkete, eta 18-19 ordezkari.
Erredakzioa
Alderdi popularrak Europako hauteskundeak irabaziko lituzke, botoen % 33,7 eta 20-21 diputatu eskuratuta, CIS inkestaren arabera. Sozialistek botoen % 31 lortuko lituzkete, eta 18-19 ordezkari. Inkesta horren arabera, Izquierda Unidak botoen % 9,3 lortuko ditu maiatzaren 25ean eta, horrenbestez, bost eserleku izango ditu Europako Parlamentuan. Europako Koalizioak (CIU, EAJ, Coalicion Canaria eta Compromiso por Galicia) hiru eserleku izango ditu Europan (botoen % 5,5) eta, hortaz, Izaskun Bilbao jeltzalea Parlamentuan izango da berriro ere (bigarren hautagaia da koalizio horretako zerrendan). UPyDk ere hiru eserleku lortuko lituzke (% 5,3) eta ERCk, bi (% 3,7). 'Herriek erabaki' koalizioak (EH Bildu, BNG, besteak beste) eserleku bat lortuko luke, CISen arabera, eta, horrenbestez, Josu Juaristi Europan izango da datorren legealdian. Botoen % 2,1 eskuratuko luke koalizioak. Azkenik 'Podemos' taldeak ere eurodiputatu bat lortuko luke maiatzaren 25eko hauteskundeetan, botoen % 1,8 eskuratuta.