Hauteskunde Orokorrak -

A-20

EH Bilduk 'askatasun txartela' ekarriko duten hautagaiak aurkeztu ditu

Kongresura eta Senatura joango dira "pertsona subiranoez osatutako herri librea" eraikitzeko helburuarekin.

Hasier Arraiz Sorturen presidentea. Argazkia: EiTB
Hasier Arraiz Sorturen presidentea.
Hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu ditu EH Bilduk

0:20

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk hauteskunde orokorretarako Hego Euskal Herriko hautagaiak aurkeztu ditu gaur Iruñean, dira "pertsona subiranoez osatutako herri librea" eraikitzeko helburuarekin Kongresura eta Senatura joango direnak, Hasier Arraiz Sorturen presidenteak azaldu duenez.

"Euskal Herri berri hori eraiki nahi dute demokrazian, bakean, justizia sozialean eta askatasunean", adierazi du Arraizek, Espainiako Estatuaren egungo eredu politiko eta instituzionalak "porrot" egin duela eta orain "Euskal Herriak erabakiak hartzeko unea" iritsi dela azpimarratu aurretik.

Era berean, Sanio Cuadra diputatu eta EH Bilduren Nafarroako zerrendaburuak esan du Espainiako Estatua "hondoratzen" ari dela. "Elite ekonomiko batzuek egikaritutako esperimentu politikoak porrot egin du, itoginak ditu alde guztietan", gaineratu du.

"Espainiako Estatuan igarotzen dugun egun bakoitza, galdutako eguna da", adierazi du Cuadrak; izan ere, euskal herritarrei "sekula ez" omen zaie aitortuko "horren oinarrizkoa" den eskubide bat, herritarrek euren etorkizunaz erabakitzeko dutena.

Arraizek eta Cuadrak Senaturako eta Kongresurako hautagaiak aurkeztu dituzte. Nafarroaren kasuan, Cuadraren atzetik, Bakartxo Ruiz da bigarrena Kongresurako, eta ondoren daude Pello Gurbindo, Zuriñe Goikoetxea eta Amaia Izko. Senaturako, berriz, Patxi Zamora izango da zerrendaburua, GeroaBairekin, Ahal Dugurekin eta Ezkerrarekin adostutakoaren arabera.

Sortu, Eusko Alkartasuna, Aralar eta Alternatiba barne hartzen dituen koalizioak, orain arte Amaiur izena hartu duenak, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hautagaiak ere aurkeztu ditu.

Hala, Bizkaian, Onintza Enbeita, Jon Iñarritu, Leire Pinedo, Iñaki Antiguedad, Diana Urrea, Abel Munategi, Eba Ferreira eta Jon Andoni del Amo dira Kongresurako hautagaiak; eta Irantzu Varela, Tontxu Campos eta Yolanda Jubeto, Senaturako.

Gipuzkoan, Marian Beitialarrangoitia, Rafa Larreina, Maite Sarasua, Ander Rodriguez, Igone Lamarain, Gotzon Elizburu, Lohitzune Txarola, Naike Diez eta Arantza Arruti dira Kongresurako hautagaiak; eta Urko Aiartza, Maider Carrere eta Pavel Vilas, Senaturako.

Araban, Iker Urbina, Esti Besa, Pablo Gorostiaga eta Yolanda Buadra aurkeztuko dira Kongresurako; eta Lorena Lopez de Lacalla, Bergoi Madernaz eta Izar Mendiguren, Senaturako.

EH Bilduk "talde indartsua" eraman nahi du Madrilera, "euskal nazioaren eskubideak errespetarazteko". "Haiek ekarriko digute herri honek behar duen askatasun txartela", berretsi du Arraizek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba EAE albisteak Espainiako hauteskunde orokorrak gaur EH Bildu Araba Gaurko azken ordukoa