Hauteskunde Orokorrak -

Kanpainaren hasiera

Estatuko alderdiek ekin diote ekainaren 26ko hauteskunde kanpainari

Gobernurako hautagai nagusienek Madril hautatu dute euren hauteskunde kanpainako hasiera-ekitaldiak kokatzeko.

Mariano Rajoy. Argazkia EFE
Mariano Rajoy. Argazkia EFE
Mariano Rajoy. Argazkia EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyk hauteskunde kanpaina irekitzeko erabili duen mezuan adierazi duenez, espainiarrek ezin diote "susperraldiaren ardura krisia ekarri zutenei eman, ez bere muturreko biadaialagunei, ezta gobernuan egoteko eskarmenturik ez dutenei ere".

Modu horretan, PPko buruak Madrileko erdigunean dagoen Debod tenpluan egin duen mintzaldian, PPren aldeko babesa eskatu du, sozialisten, Podemosen eta Ciudadanosen eskaintzen aurrean. Mintzaldian zehar azpimarratu duenez, "PP Espaina neurritsua ordezkatzen duen alderdia da, batzuen erradikalismoaren eta batasuna, bizikidetza konstituzionala eta aurrerapen ekonomikoa arriskuan jarri nahi duten beste batzuen muturrekotasunaren aurrean".

Rajoyk adierazi dueanren arabera, bere alderdiak kanpaina politiko "eraikitzailea" protagonizatuko du, espainairrek dituzten ?benetako arazoei? konponbide zehatzak azalduko dizkiona.

"Irainak eta sumindura buruan duzuen horiei utziko dizkiegu", esan du jarduneko presidenteak. Beste behin ere nabarmendu nahi izan du bere xede nagusia dela Espainiak lau urte barru 20 miloi langile izatea.

Kanpainan zehar espainiarrei "poztasunez, sinetsita eta harrotasunez" esango diela Espainia dagoeneko badagoela susperraldiaren bidean, baina politika ekonomiko berari eutsi behar diola, bide horretatik jarraitu ahal izateko.

"Ezin gaitezke lasaitu, txarra dena ez baitago hain urrun, eta ona denak ez digu lo geratzeko aukerarik ematen", azaldu du Rajoyk.

"Benetako sozialistak"

Bere aldetik, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia eta hautagaiak "benetako sozialistei eta preogresistei" dei egin die elkarren artean batu daitezen eta ekainaren 26an bozkatu dezaten, Espainian aldaketa egotea euren eskuetan dagoela ziurtatu baitu.

Perdo Sánchez EFE

Perdo Sánchez EFE

Sanchezek konfiantzazko mezu bat zabaldu du Madrilen egin duen kanpiana hasierako ekitaldian.

"Benetako sozialistok, Espainia guztiko progresistak, aldaketa gure eskuetan dago", aldarrikatu du Sanchezek, bere mintzaldira entzutera bertaratu diren 700 lagunen aurrean.

Nahiz eta iragarpenen arabera PSOE hirugarren postuan gera daitekeen, PP eta Podemos-IU koalizioaren atzetik, Sanchezek "inkestez eta eserlekuez" ez hitz egitea eskatu du, baizik eta kanpainaren ardatza herrialdea eraldatzeko PSOEk dituen proposamenak izatea.

Sanchezen aburuz, aldaketa aurrera atera dadin "aukerarik zintzoena" bere alderdiak gorpuzten duena da, eta ez Mariano Rajoyren ?beldurarrean eta blokeoaren? politika, ezta ?guztiarekin apurtu nahi dutenena? ere, Podemosi erreferentzia eginez.

"Sozialismoa inoiz ez da etsipena, sozialismoa borroka da", adierazi du hautagaiak. Sinetsita agertu da hirugarrenean asmatuko dutela, eta presidente izatea lortuko duela martxoan bere inbestidura ahaleginak porrot egin ostean.

"Ilusioz bozkatu"

Pablo Iglesias Unidos Podemoseko hautagaiak eta Alberto Garzon Ezker Batuko korrdinatzaile nagusiak herrialde hobea eraikitzeko xedearekun hautetsontziak ilusioz betetzea eskatuz abiatu dute gaur gauerdian hauteskunde-kanpaina.

Unidos POdemos Iglesias Garzon EFE

Unidos POdemos Iglesias Garzon EFE

Pablo Iglesias eta Alberto Garzón (Unidos Podemos). EFE

Madrileko Cornisa parkean ohikoa den kartel-jartzeari ekin diote, ostegun arratsaldean bertan euren alderdiko jarraitzaileek margotu duten horma-irudi baten aldamenean. Hor.a irudi horrek eraiki nahi duten herrialdea irudikatu nahi du, errefuxiatuak, emigranteak eta baserri mundua atzean uzten ez dituena.

"Aukera alderdikoeitatik haratago, garrantzitsuena hobeto eraikitzea da", esan du Iglesiasek bera entzutera bertaratu direnenk ?presidente, presidente? oihukatzen zute bitartean.

Zentzuzko aldaketa eragitea

Albert Rivera Ciudadanos alderdiko buruak euren botoa eskatu die espainiarrei gobernua eratzeko gakoa izatekop eta zentzuzko aldaketa bat eragiteko, zeren, baldin eta erabakigarriak ez badira, ez PPk, ez PSOEk "ez dute ezertxo ere aldatuko" izan dituzten akats eta hutsegiteen gainean.

Ciudadanos Alberti Rivera EFE

Ciudadanos Alberti Rivera EFE

Ciudadanosek izango dituen emaitzaren mende egongo da "neurri handi batean" etorkizuna. Emaitza ona lortzen ez badute, "herrialde hau suntsitu nahi dutenak goberna dezakete", eta, orduan, egongo den aldaketa "txarrerako" izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE Albisteak Alderdi Popularra Espainako Gobernuaren presidente ohia Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Pablo Iglesias albisteak Hauteskundeak Ciudadanos alderdia Gaurko azken orduko albistea Podemos albisteak Madril albisteak gaur