Hauteskunde Orokorrak -

A28

Javier Marotok Arabako azken aulkia galdu duela baieztatu du atzerriko botoak

Kanpoan bozkatu duten arabarren botoa zenbatu dute, baina ez da aldaketarik izan azken emaitzan. Zalantzan zegoen Arabako laugarren eserlekua EH Bildurentzat izango da.

Alfonso Alonso, Pablo Casado eta Javier Maroto hauteskunde kanpainako ekitaldi batean. EFE
Alfonso Alonso, Pablo Casado eta Javier Maroto hauteskunde kanpainako ekitaldi batean
Atzerriko botoen kontaketak berretsi du Maroto ez dela Kongresuan izango

1:20

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan, atzerrian bozkatu zuten arabarren botoaren zenbaketak ez du aldaketarik eragin eserlekuen banaketan. Gauzak horrela, Arabako laugarren eta azken eserlekua EH Bilduko Iñaki Ruiz de Pinedorentzat izango da, PPko Javier Marotoren kaltetan.

Iragan igandeko hauteskunde orokorretan, EH Bilduk 24.687 eskuratu zituen Araban (% 13,96) eta PPk, ostera, 24.304 (% 13,75). Bien artean 383 botoko aldea egon zen, atzerriko atzerriko botoaren zenbaketaren zain.

Gaur goizean egin dute atzerriko botoaren zenbaketa (573 boto guztira) eta alderdi politikoetako iturriek EFEri baieztatu diotenez, ez da aldaketarik izan aulkien banaketan.

Botoei dagokienez, 59 lortu ditu EH Bilduk, 78 PPk, 97 EAJk, 123na PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek, 43 Ciudadanosek eta 21 Voxek. Gainerako botoak alderdi txikientzat izan dira.

Horrenbestez, Arabako laugarren diputatua EH Bilduk eskuratu du. PP, berriz, bosgarren alderdia izatera igaro da azken hauteskunde orokorretan.

1989az geroztik Arabako PP Diputatuen Kongresuan ordezkaritzarik gabe gelditzen den lehen aldia da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Albisteak Alderdi Popularra Araba Europako hauteskundeak emaitzak Europako hauteskundeak 2024 Espainiako hauteskunde orokorrak Espainia argazkiak EH Bildu Araba Euskal sozialistak Euskadiko PP bideoak Euskadiko Ciudadanosi buruzko albisteak Eguneko albisteak Gasteiz Gaurko azken ordukoa Euskadiko Podemos-eko albisteak Hauteskundeak gaur Vox Udal eta foru hauteskundeak 2023 U23 Hauteskunde Emaitzak EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak