AEBko hauteskundeak 2020: Azaroak 3, legegintzarako hauteskundeak AEBn | EITB Hauteskundeak AEB
AEB-ko HAUTESKUNDEAK
Kanpainako azken hilabetean
Erredakzioa
Bestalde, Romneyk "egiazko errekuperazioa" eskaini du Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetarako hilabete eskas falta denean.
Barack Obama eta Mitt Romney. EFE
Informazio gehiago (1)
Barack Obama AEBtako presidenteak klase ertainari laguntzeko eskatu dio Kongresuari, eta Mitt Romneyk, ordea, "egiazko errekuperazioa lortzeko" plana goraipatu du.
Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetarako hilabete eskas falta da, eta Obamak "ez dago joko politikoetarako denborarik", adierazi du, "denek bere lana egin behar dute, Kongresuak barne".
"Kongresuko errepublikanoek azken urtetako liskarrak alde batera utzi eta klase ertainari laguntzen hasi behar dute", azpimarratu du presidenteak.
Ildo honetan, George Bushen agintaldian onartutako zerga merkealdia luzatu behar dela esan du, eta hori bermatzeko lan egiteko eskatu die Kongresuko kideei, "estatubatuarren % 98k eta enpresa txikien jabeen % 97k datorren urtean zergen igoerarik ez jasateko".
Bestalde, Romneyk, Obamaren aurkari nagusiak, "presidentearen politiken akatsek 23 milioi langabe egotea" ekarri dutela nabarmendu du, eta herrialdeko biztanleen seirena txirotasunen bizi dela adierazi du.
"Egiazko errekuperazio bat behar dugu, eta presidenteak esaten duenaren aurrean, nik hori eskainiko dizuet", esan du.
"Obamak irabazten badu, AEBtako ekonomiak geldituta eta langabezia tasak altu jarraituko du", Romneyren iritziz.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa