Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

X. legegintzaldia

Krisia eta kontsulta, legegintzaldiko ardatz Kataluniako Parlamentuan

Orain hamar eguneko epea dago Generalitateko presidente berria izendatuko duen inbestidura saioa deitzeko.

Kataluniako Parlamentua.
Kataluniako Parlamentua.
Demokraziaren hamargarren legealdiko Parlamentua osatu dute Katalunian

00:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamentuko X. legegintzaldia abian da jada. 11:00etan hasi da krisia eta kontsulta hizpide izango dituen legegintzaldiko Ganbera eratzeko bilkura.

Imma Folchi Kataluniako Parlamentuko idazkari orokorrak 135 diputatuei ongietorria eman die adineko mahaia eratu baino lehen. Dolors Montserrat (PP) diputatu helduenak eta Jose Antonio Coto (PP) eta Marta Vilalta (ERC) gazteenek osatu dute mahaia.

Mahai berria eratuta, orain hamar eguneko epea dago Generalitateko presidente berria izendatzeko inbestidura saioa deitzeko.

Hasiera batean inbestidura saioa ostegunean edo ostiralean egitea iragarrita zegoen arren, CiUren eta ERCren arteko akordio ezak urtarrila hasierara atzera dezake saioa; izan ere, Artur Mas jarduneko presidenteak behin ERCkin akordio bat hitzartuta duela iritsi nahi du saiora.

Nuria De Gispert, Parlamentuko presidente

Nuria De Gispert kristau-demokrata berrautatu dute Parlamentuko presidente eta Anna Simó errepublikarra izango da lehen presidenteordea.

De Gispert (Bartzelona, 1949) hunkituta azaldu da aurreko legegintzaldian bi urtez eduki duen kargurako berrautatua izan den bozketan.Mahaiko lau idazkaritzak hirugarren bozketa batean aukeratu dira, eta hurrenez hurren PSC, PP, CiU eta ICV-EUiA alderdietako ordezkariak egongo dira. Era honetan, alderdi guztietako kideak egongo dira mahaian, Ciutadans eta CUP alderdietakoak izan ezik. Aurreko legegintzaldian baino alderdi gehiagok izango dute ordezkaritza.

Kataluniako Parlamentuko X. legegintzaldia abian da jada. 11:00etan hasi da krisia eta kontsulta hizpide izango dituen legegintzaldiko Ganbera eratzeko bilkura.Imma Folchi Kataluniako Parlamentuko idazkari orokorrak 135 diputatuei ongietorria eman die adineko mahaia eratu baino lehen. Dolors Montserrat (PP) diputatu helduenak eta Jose Antonio Coto (PP) eta Marta Vilalta (ERC) gazteenek osatu dute mahaia.Mahai berria eratuta, orain hamar eguneko epea dago Generalitateko presidente berria izendatzeko inbestidura saioa deitzeko. Hasiera batean inbestidura saioa ostegunean edo ostiralean egitea iragarrita zegoen arren, CiUren eta ERCren arteko akordio ezak urtarrila hasierara atzera dezake saioa; izan ere, Artur Mas jarduneko presidenteak behin ERCkin akordio bat hitzartuta duela iritsi nahi du saiora.Nuria De Gispert, Parlamentuko presidente Nuria De Gispert kristau-demokrata berrautatu dute Parlamentuko presidente eta Anna Simó errepublikarra izango da lehen presidenteordea. De Gispert (Bartzelona, 1949) hunkituta azaldu da aurreko legegintzaldian bi urtez eduki duen kargurako berrautatua izan den bozketan. Mahaiko lau idazkaritzak hirugarren bozketa batean aukeratu dira, eta hurrenez hurren PSC, PP, CiU eta ICV-EUiA alderdietako ordezkariak egongo dira. Era honetan, alderdi guztietako kideak egongo dira mahaian, Ciutadans eta CUP alderdietakoak izan ezik. Aurreko legegintzaldian baino alderdi gehiagok izango dute ordezkaritza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak