Udal eta Foru Hauteskundeak -

Euskadi Irratian

Gasteizen ‘arduraz’ jokatzeko eskatu dio PPk EAJri

“Arduraz” jokatu eta “zerrenda bozkatuena” errespetatzeko eskatu dio Laura Garridok Euzko Alderdi Jeltzaleari.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Garrido Euskadiko PPren bozeramaileak adierazi duenez, “zentzuzkoa da” Javier Maroto popularren hautagaia izatea berriz ere Gasteizko alkate. “Arduraz” jokatu eta “zerrenda bozkatuena” errespetatzeko eskatu dio Garridok Euzko Alderdi Jeltzaleari.

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek Garridok. Horren esanetan, “popularrek eta jeltzaleek izan dituzten bileretan egonkortasuna lortzeko formulak bilatu dituzte”. “Araban egonkortasuna EAJren eta PPren eskutik dator”, nabarmendu du.

Oraindik erantzunik jaso ez dutela azpimarratu duen arren, “zentzuduna” izateko eskatu dio Garridok EAJri. “Egonkortasunaren alde baldin badaude, badakite egonkortasunaren formula zein den. Gainera, egun ezinbestekoa da susperraldi ekonomikoa indartzeko”, esan du.

“Gainerakoei arduraz jokatzeko eskatzen diegu, eta EAJri, bereziki, emandako hitza betetzeko. Kanpainan askotan esan zuen alderdi jeltzaleak zerrenda bozkatuena izango zela gobernuan egongo zena, edo zerrenda bozkatuena errespetatuko zuela, eta hori da eskatzen duguna”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala PNV-EAJ Gorka Urtaran, Arabako Foru diputatua Euskadiko PP berriak Gasteiz berriak