X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Ortuzar:'Gobernuak PPren edo EAJren bidelagun izatea erabaki behar du'

BBBko presidenteak ohartarazi duenez, "ez da bateragarria PPri jarraipena egitea eta EAJrekin akordioak adostu nahi izatea".

Andoni Ortuzar, artxiboko irudi batean. EITB
Andoni Ortuzar, artxiboko irudi batean. EITB
Andoni Ortuzar, artxiboko irudi batean. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJko presidenteak adierazi du Espainiako Gobernuak ideiak "argitu" eta "bakegintza eta normalizazio politiko gaietan" PPren edo EAJren bidelagun izatea erabaki behar duela.

"Ez da bateragarria PPri jarraipena egitea eta EAJrekin akordioak adostu nahi izatea", ohartarazi du, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean.

Bere esanetan, Gobernuaren eta EAJren arteko hartu-emanak "ohikoak" dira telefono bidez, eta orain bilera bat egiteko zain daude. Dena dela, ez da aste honetan izango, hauteskunde kanpaina hasiko da eta.

Atzo, EAJk iragarri zuen "elkarlana eta babesa" eten egin duela Gobernuarekin, Auzitegi Gorenak Bilduren zerrenda guztiak indargabetu eta gero.

Ortuzaren hitzetan, EAJk eta Gobernuak "akordioa" zuten aurrekontuetan eta Euskadiko egoeraren diagnosian, baina Estatuko Abokatutzari eta Fiskaltzari Bilduren aurka egiteko "baimena emanez", "hautsi egin du diagnosi bateratu hori".

Buruzagi jeltzaleak esan du Gobernuak "oso beligerante" ikusi duela PP gai honetan, eta "ausardia" falta izan zaiola "bide propioa" egiteko, hauteskundeetan "babes gabe" geratuko den beldur.

Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidenteak nabarmendu du EAJk ez duela "plantoa" egingo hauteskundeetan, udalak PPren edo PSE-EEren esku geratuko liratekeelako.

Halaber, azkenean Bildu ezin bada hauteskundeetara aurkeztu, EAJk "mobilizazio soziala" sustatuko duela iragarri du, "PP-PSE ituna gainerako erakundeetara zabaltzea helburu duen operazio politikoa galarazteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea