X-eleccionesmunicipalesforales-X -
EITBren inkesta
EAJk irabazi du Bizkaian eta Bilduk Gipuzkoan
Ipsosek EITBrentzat egindako inkestaren arabera, Araban berdinduta geratu dira EAJ, PP eta Bildu. Ikusi udal eta foru hauteskundeen emaitza guztiak.
Erredakzioa
EAJk irabazi du Arabako (% 24,6) eta Bizkaiko Batzar Nagusietan (% 36,3), eta Bildu izango da garaile Gipuzkoan (% 34), Ipsosek EITBrentzat udal eta foru hauteskundeetan egin duen inkestaren arabera.
Araba
Arabako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan EAJk lortuko ditu boto gehien, % 24,6 hain zuzen ere, eta 13-15 batzarkide lortuko ditu. Bildu izango da bigarren, botoen % 24,1 lortuta eta batzarkide kopuru berbera eskuratuko du, 13 eta 15 artean.
Horien atzetik geratu da PP. Inkestaren arabera, Araban botoen % 20,3 lortu du eta 10-12 batzarkide egokituko zaizkio.
PSE-EEk, botoen % 17,8 jasota, 8 eta 10 batzarkide artean lortuko ditu.
Aralarrek (% 3,9) eta Ezker Batuak (% 3,2) gutxienez batzarkide bana lortuko dituzte eta gehienez bi.
UPyDk agian batzarkide bat eskuratuko du, botoen % 1,3 jasota, baina agian ordezkaririk gabe geratuko da.
Parte-hartzea % 61,4koa izan da, aurrekoan baino % 2,4 baxuagoa.
Bizkaia
Bizkaiko Batzar Nagusietan EAJk irabaziko ditu berriro hauteskundeak. Hautesleen % 36,3ren babesa jasoko du eta 20-23 batzarkiderekin indar bozkatuena izango da.
Bildu izango da bigarren indarra lurralde horretan botoen % 21,8 lortuta. Boto horiei esker, 11-13 ordezkari lortu ditu. PSE-EE hirugarren indarra izatera pasatuko da, botoen % 16,5 eskuratuta, eta 8 eta 10 batzarkide sozialista izango ditu.
PPk sei edo zazpi batzarkide izango ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan botoen %13,4rekin.
Azkenik,&' || 'nbsp;EBk botoen %3,2 eskuratuko du, eta agian batzarkide bat lortuko du, baina agian bat ere ez.
Parte-hartzeari dagokionez, % 63koa izan da, eta duela lau urte % 60,4koa izan zen.
Gipuzkoa
Gipuzkoako Batzar Nagusietan Bilduk hautesleen % 34ren babesa jaso du, eta 19 eta 22 batzarkide artean izango ditu. EAJk 11-13 batzarkide lortuko ditu boto-emaileen % 20,5en babesarekin.
PSE-EE izango da Gipuzkoako hirugarren indarra botoen % 19,2rekin eta 10-12 batzarkide lortuko ditu.&' || 'nbsp; PP laugarren geratuko da hautesleen % 10,2ren babesarekin, eta 5-6 batzarkide geratuko dira bere esku.
Aralar izango da ordezkari gutxien lortuko dituen alderdia, botoen % 4,7rekin 1 edo 2 batzarkide izango ditu.
% 63,5ekoa izan da parte-hartzea, eta 2007an % 59,8koa izan zen.