Itxi

Udal eta foru hauteskundeak

Kanpainaurrea

Gipuzkoako industriaren lehiakortasuna "babestu eta sustatzeko erabateko konpromisoa" agertu du Mendozak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ordizian egindako kanpainaurreko ekitaldi batean EAJren Gipuzkoako ahaldungaiak adierazi duenez, "azken urteetan egindako ahaleginari esker, Gipuzkoako indarretako bi dira ekonomia eta industria".

  • Eider Mendoza EAJren Gipuzkoako ahaldungaia. Argazkia: EFE

    Eider Mendoza EAJren Gipuzkoako ahaldungaia. Argazkia: EFE

"Ekonomia indartsu, berritzaile eta aurrerakoi bat" eraikitzen jarraitzeko deitu du Eider Mendoza EAJren Gipuzkoako ahaldungaiak igande honetan Ordizian egindako kanpainaurreko ekitaldi batean. Gipuzkoako industriaren lehiakortasuna "babestu eta sustatzeko erabateko konpromisoa" agertu du, gizartearen egungo eta etorkizuneko erronkei "berme guztiekin" aurre egiteko helburuz.

Goierriko EAJren alkategaien aurkezpen ekitaldian egin ditu Mendozak adierazpen horiek, Ordiziako merkatu-plazan, EAJren kiderekin eta jarraitzailerekin batera.

"Azken urteetan egindako ahaleginari esker, Gipuzkoako indarretako bi dira ekonomia eta industria", esan du Mendozak. Horren hitzetan, "lurraldearen eragile ekonomiko garrantzitsuenetarikoa da Goierri", gogoratuz eskualde horren BPGaren % 4,6a Berrikuntzara zuzentzen dela. "Indar hori ez da berez sortu, enpresen, udalen eta gainerako euskal erakundeen arteko urteetako lankidetzaren ondorioa da, norabide argi batekin, proposamen zehatzak eta eraginkorrak eginda", ondorioztatu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena