Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

M28an bozkatzea "ezinbestekoa" da, Urkulluren hitzetan, "populismoak irabazi ez dezan"

Hautagai jeltzaleak aurkezteko Tolosan egindako ekitaldian lehendakariak azpimarratu duenez, "ez daude politika berriak ala zaharrak, politika onak ala txarrak baizik".

Iñigo Urkullu lehendakaria, Tolosan EAJk egindako ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria, Tolosan EAJk egindako ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria, Tolosan EAJk egindako ekitaldi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, "ezinbestekoa" da datorren maiatzaren 28an izango diren udal eta foru hauteskundeetan bozkatzea, "populismoak irabaz ez dezan". Bestalde, azpimarratu duenez, "ez daude politika berriak ala zaharrak, politika onak ala txarrak baizik".

Tolosaldeko hautagai jeltzaleak aurkezteko Tolosan egindako ekitaldian izan da Urkullu, Eider Mendoza Gipuzkoako EAJren ahaldungaia, Xarbes Iturbe Tolosako alkategaia eta Olatz Peon egungo alkatea eta Batzar Nagusietarako hautagaiarekin batera. Lehendakariak bertan defendatu duenez, EAJren ereduak "emaitza onak eman ohi ditu, egoera zailetan ere".

Bestalde, hauteskundeetako parte-hartze txikiaren "arriskuaz" ohartarazi du Urkulluk, "demokrazia galtzaile ateratzen delako". "Etxetik irtetzea eta boza ematera joatearen garrantzia jakinarazi behar diegu herritarrei, horrek gure herriaren etorkizuna baldintzatzen baitu, onerako nahiz txarrerako". "Gure etorkizunagatik kezkatuta gaude, bost aste ditugu gure proiektua aurkezteko, gure lehentasuna argi dago", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Tolosa Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak