Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

Ortuzarrek esan du asko dagoela "jokoan" hauteskundeetan, eta mobilizatzeko deia egin die herritarrei

Murgian egindako hauteskunde ekitaldi batean, EAJren EBBko presidenteak M28ko hauteskundeetan bozkatzearen garrantzia azpimarratu du, tokiko politikak defendatzeko.

Andoni Ortuzar, igande honetan, Murgian. Argazkia: EITB Media
Andoni Ortuzar, igande honetan, Murgian. Argazkia: EITB Media
Andoni Ortuzar, igande honetan, Murgian. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Murgian egindako hauteskunde ekitaldi batean parte hartu du igande honetan. Hauteskunde deialdiaren aurrean mobilizatzearen garrantzia azpimarratu du, "gurea jokoan" dagoela argudiatuz.

Hala, berretsi duenez, "ezin gara etxean geratu Madrilen egiten den politikak lotsa ematen duelako", eta gaineratu du maiatzaren 28ko hauteskundeetan "gure herriak, gure zergak, gure egoitzak, gure kiroldegiak, gure auzoetako argiak edo gure errepideak" daudela jokoan. "Egun horretan botoa ematera ez doanak, jakin dezala hori guztia arriskuan jarriko duela", erantsi du.

Bestalde, bere alderdiaren oposizioari erreferentzia eginez, metafora baliatu du, honakoa esateko: "Badira erle itxurak egiten dituzten liztorrak, hautesle despistatuenengana hurbiltzeko asmoz".

Horregatik, "eztia ekoitzi besterik egiten ez dutenen eta ziztatzen dutenen artean bereizi behar da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Araba Andoni Ortuzar argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Hauteskundeak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak