17:03

Sanferminak

Balorazioa

1,5 milioi pertsona inguruk parte hartu dute aurtengo Sanferminetan

Agentziak | Erredakzioa

Sanferminetako entzierroetan 16.448 lasterkarik parte hartu dute guztira, iaz baino 181 pertsona gutxiago. Halaber, entzierrorik jendetsuena uztailaren 8koa izan zen (ostirala).

  • Joseba Asiron, Iruñeko alkatea, prentsaurrekoa eman duen unean. Argazkia: EFE

    Joseba Asiron, Iruñeko alkatea, prentsaurrekoaren une batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gutxi gorabehera 1,5 pertsonak parte hartu dute aurtengo Sanferminetako ekitaldi ofizialetan, Joseba Asiron Iruñeko alkateak prentsaurreko batean azaldu duenez. Alde horretatik, jaien balorazio “oso positiboa” egin du Asironek.

Aurtengo jaietan jende gehien bildu dituzten ekitaldi ofizialak ondorengoak izan dira: su artifizialak (424.000 ikusle), Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa (185.000) eta Gaztelu plazan izandako berbenak (140.000 ikusle baino gehiago).

Halaber, Txupinazoaren jaurtiketak 42.000 ikusle bildu zituen guztira. Izan ere, hiriko toki desberdinetan zehar bost monitore erraldoi jarri zituzten, Txupinazoaren jarraipena zuzenean ikusi ahal izateko.

Guztira 16.448 lasterkarik parte hartu dute aurtengo Sanferminetako entzierroetan, iazko datuekin alderatuta 181 lasterkari gutxiago. Era berean, entzierrorik jendetsuena uztailaren 8koa izan da; bertan 2.706 lasterkarik parte hartu zuten. Gainera, lasterkari gehienak (% 45) kanpotarrak izan dira; %14 Iruñekoak; eta %4 Nafarroako beste herri batzuetatik etorritako bisitariak.

Berrikuntza bezala, aurten bereizmen handiko sei kamera jarri dituzte entzierroaren ibilbidean zehar. Horiei esker, Udaltzaingoak hamabi lasterkari zigortu ditu, Entzierroa arautzen duen Udal Ordenantza ez dutelako errespetatu.

Beste alde batetik, Askatasun plazan antolatu dituzten haurrei zuzendurako jardueretan 135.000 pertsona bildu dira, iaz baino 5.000 lagun gehiago. Beste ekitaldi batzuk ere ikusle gehiago izan dituzte aurten, hala nola, zezen-ikuskizunak (13.500), suzko zezena (35.200), Foru plazan izandako herri kirolak (5.900) eta Gayarre antzokian izandako antzezlanak (2.780).

Garbitasunari dagokionez, guztira 1.051.612 kilo zabor pilatu dituzte aurten, iaz baino 65.512 kilo gehiago (% 6,6).

Era berean, agenteek 1.923 salaketa jaso dituzte, erdia baino gehiago lapurretak direla eta (1.106). Joseba Asironek, Iruñeko alkateak, bi puntu beltz jarri dizkio jaiei: sexu-erasoak eta Txupinazo egunean ikurriña udaletxean jarri ezin izana.

rri ezin izana.

rri ezin izana.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena