Receta Express

Aguraingo azokako produktuak
  • 21:31 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • IGOR ZALAKAIN: 4 talo txiki, tipula 1, piper berde 1, onddoak, pipermina (ozpinetan), olioa.
  • PILI MANTEROLA: Baserriko ogia, baratxuri ale 1, tomate heldu 1, piper berde 1, atuna (oliotan), antxoak (oliotan), hirugihar xerra 1, onddo 1.
Prestaketa

Aguraingo azokan izan da Izaro Insausti lankidea, eta bertan ikusi dituen produktuak proposatu dizkiegu osagai gisa gure sukaldariei.

Igor Zalakainek talo frijituak onddoekin presttau ditu:

4 talo txiki (gordin) hartu eta frijitu. Atera (kurruskari geratuko da). Paperarekin olioa ondo xurgatu.

Tipula eta piper berdea julianan moztu eta erregosi, kolore pittin bat hartzeko. Prest dugunean, onddoak bertara gehitu eta salteatu. Taloaren gainean jarri. Gainera, pipermina zatituta jarri eta, ondoren, perrexila txikituta.

Pili Manterolaren tosta:

Baserrikoogia hartu, xerrada bat moztu eta zartaginean xigortu. Baratxuriaz igurtzi eta olio pixka bat bota.

Tomate heldu bat hartu, azala eta haziak kendu eta zatitu. Piperra ere zatitu eta tomatearekin batera salteatu. Ogiaren gainean jarri.

Atun xafla batzuk jarri gainean eta, ondoren, 3-4 antxoa.

Hirugihar pixka bat frijitu eta gainean jarri.

Azkenik, onddo xafla mehe batzuk ere gehitu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali