Kaiarriba Donostiarra, Donostiako 'Torrekua' ontziaren sailkapena
Arraun denboraldia amaituta, patroi onenen sariak banatu dituzte. Nerea Perez Donostiarrako patroiak irabazi du Euskotren Ligako EITBren saria. Eusko Label Ligan, berriz, Gorka Aranberri Urdaibaiko patroiak irabazi du CaixaBank Saria.
Arraun Lagunakek irabazi du 2023ko Kontxako Banderako emakumezkoen estropada. Bertan aritu diren traineru desberdinetako arraunlariek estropada nola bizi izan duten kontatu digute.
2023ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak, Arraun Lagunaken eta Urdaibairen garaipenak alde batera utzita, gogoan izateko zenbait irudi ikusgarri ere ekarri ditu; EITBk bideo honetan jaso ditu.
Txapeldunek 2021ean lortutako balentria berretsi egin dute, eta bigarren aldiz eskuratu dute Kontxako Bandera. Horrez gain, bi marka berri erdietsi dituzte: jardunaldi batean egindako denborarena, eta bi jardunaldietako denborarena ere bai.
Kaiarriba Donostiarra Arraun Elkarteko bi traineru nagusiek bandera lortzeko aukera historikoa dute. Bai gizonezkoen ontzia, bai emakumezkoena, hirugarren postuan sailkatu ziren igandean. Haizea Saez eta Joxe Leibar patroiekin izan gara.
Bost ontzi daude 8 segundoko tartean Kontxako Banderako bigarren jardunaldiari begira, lehenengoan Urdaibaik denborarik onena egin ostean: Urdaibai, Hondarribia, Donostiarra, Orio eta Zierbena.
Tolosaldea nagusitu da emakumezkoen mailako 2023ko Kontxako Banderako 1. jardunaldian. Arraun agunak izan da bigarren 18 ehunenera eta Donostoarra hirugarren irabazleekiko 2 segundora. Oriok amaitu du laugarren Tolosaldearekiko 4 segundora.
Urdaibaik irabazi du Kontxako Bnaderako 1. jardunaldia, bigarren txandan gailenduta. Bizkaitarrek segundo bat eta 25 ehuneneko aldea dute lehenengo txanda irabazi duen Hondarribiarekin.
Igande honetan, irailak 3, Kontxako banderako lehen jardunaldia jokatuko da Donostian. Printzipioz, ez da itsaso txarrik espero. Haize moderatua baina etengabea espero da, 20 kilometrora iritsi daitezkeen ufadekin. Ondorioz, estropadaren zailtasuna, batetik 10erako eskalan, 3koa izango da.
Euriak eta ekaitzak Kontxako Banderako lehen jardunaldiaren atariko entrenamenduak baldintztau dituzte. Igandko estropada eremuan lehian iznago diren 16 taldeetatik bos bakarrik entrenatu dira.
Euskotren Ligako Orio, Arraun Lagunak, Tolosaldea, Hibaika eta Hondarribia eta ETE Ligako Zumaia eta Kaiku izango dira, igandetik aurrera, Kontxako Banderaren hamaseigarren ekitaldian.
Donostiarra hirugarren izan da Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinaren 1. jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Donostiarra ontziko Nerea Perez 2023ko patroi onenaren saria irabazi du, 69 puntu lortuta. Miren Garmendia Hondarribiko patroia bigarren izan da, eta Nadeth Agirre, Oriokoa, hirugarren.
Bizkaitarrek beste erakustaldi bat eman dute, aurkari guztiak txiki utzita. Ligako sailkapenean, Zierbena bigarren da orain bermeotarren atzetik, Hondarribiarekin puntuetara berdinduta.
Donostiarra izan da onena Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldian. Ikurrina, aldiz, Arraun Lagunakek irabazi du. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Erakustaldia eman du Arraun Lagunakek Zarauzko uretan, eta lehen jardunaldiko estropada irabazi du. Orio bigarren izan da 6 segundora eta Donostiarra 7ra. Sailkapen nagusian, aldiz, Arraun Lagunakek 7 puntu ateratzen dizkio Oriori.
Donostiarrak irabazi du Euskotren Ligako Rianxeira Bandera, Arraun Lagunak (bigarren) eta Orio (hirugarren) mendean hartuta. Bestalde, sailkapen nagusian Arraun Lagunakek jarraitzen du lider eta sei puntu ateratzen dizkio Orio bigarrenari.
Donostiarrak denboraldiko hirugarren bandera irabazi du Boiron jokatutako estropadan. Bigarren Arraun Lagunak izan da eta Orio hirugarren.
Igande honetan, abuztuaren 13an, Euskotren Ligako Boiroko Bandera jokatu da Galizian, eta Donostiarra izan da irabazlea. Atzetik, Arraun Lagunak (2.) eta Orio (3.) sartu dira.
Oriok irabazi du Moañako Bandera Arraun Lagunaken eta Donostiarraren aurretik.
Euskotren Ligako seigarren jardunaldian Donostiarra deskalifikatu egin zuten patroiari gainzama jartzea ahaztu zitzaiolako. Hori dela eta, Haizea Fernandez arraun epaileak traineruen pisaketa, patroiena eta lasta teknologikoak nola funtzionatzen duen azaldu digu.
Arraun Lagunakek egundoko aurrerapausoa eman du Txingudiko Bandera irabazita, eta Orio hirugarren postuan sailkatu denez, bien arteko aldea handitu egin da.
Donostiarrak bigarren postua lortu du Euskotren Ligako Txingudi Bandera, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Hurrengo zuzenekoak
04 |
![]() ![]() |
ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Johan-Lopez vs Laduche-Gorka | /eu/kirolak/zuzenean/ |
Ez dago zuzenekorik |
06 |
![]() ![]() |
HERRI KIROLAK | Urrezko Aizkolariak (Mallabia) | /eu/kirolak/zuzenean/ |
06 |
![]() ![]() |
PILOTA | Lau t'erdiko Master Laboral Kutxaren finalerdiak: Leire Garai vs. Goiri Zabaleta / Amaia Aldai vs. Miriam Arrillaga | /eu/kirolak/zuzenean/ |
06 |
![]() ![]() |
HERRI KIROLAK | Urrezko Aizkolariak (Eltziego) | /eu/kirolak/zuzenean/ |
06 |
![]() ![]() |
PILOTA | Binakako Txapelketa: Artola-Imaz vs Laso-Aranguren | /eu/kirolak/zuzenean/ |
06 |
![]() ![]() |
SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs Balkan Botevgrad | /eu/kirolak/zuzenean/ |
Ez dago zuzenekorik |
08 |
![]() ![]() |
HERRI KIROLAK | Sherpa Aizkolari Finala | /eu/kirolak/zuzenean/ |
08 |
![]() ![]() |
PILOTA | Binakako Txapelketa: Elordi-Rezusta vs Artola-Imaz | /eu/kirolak/zuzenean/ |
09 |
![]() ![]() |
PALA | Binakako Txapelketako finalerdiak | /eu/kirolak/zuzenean/ |
09 |
![]() ![]() |
PILOTA | Binakako Txapelketa: Laso-Aranguren vs. P.Etxeberria-Zabaleta | /eu/kirolak/zuzenean/ |
09 |
![]() ![]() |
''HELMUGA'' saioa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
10 |
![]() ![]() |
FUTBOLA | F Liga: Athletic Club vs Levante | /eu/kirolak/zuzenean/ |
10 |
![]() ![]() |
HERRI KIROLAK | Urrezko Aizkolariak (Orozko) | /eu/kirolak/zuzenean/ |
10 |
![]() ![]() |
PILOTA | Binakako Txapelketa: Ezkurdia-Tolosa vs Peña-Albisu | /eu/kirolak/zuzenean/ |
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.