EH Bildu

1 / 30 Hurrengoa
Sanchezek proposatu du agerraldia uztailaren 9an egitea, baina bazkide gehienek lehenago izatea nahi dute

Sanchezek proposatu du agerraldia uztailaren 9an egitea, baina bazkide gehienek lehenago izatea nahi dute

PPk aste honetan bertan izatea nahi du. Espainiako Gobernuak azaldu duenez, uztailaren 9a da Sanchezek libre duen lehen data, dagoeneko nazioarteko hainbat konpromiso dituelako agendan; zehazki, NATOren goi-bilera, ekainaren 24an eta 25ean, eta Europako Kontseilua, 26an eta 27an.
Sanchez EH Bildurekin eta EAJrekin bilduko da asteazkenean, alderdien arteko harremanak aztertzeko

Sanchez EH Bildurekin eta EAJrekin bilduko da asteazkenean, alderdien arteko harremanak aztertzeko

ERC ere bilduko da Sanchezekin, Espainiako Gobernuak antolatutako bileren egutegiaren barruan. Podemosek ez du bileretan parte hartuko. Bestalde, Espainiako Gobernuak proposatu du Sanchezek Kongresuan Cerdan, Leire eta Europako gaien inguruan agerraldia uztailaren 9an egitea.
Otegiren ustez, ''besteak txarragoak'' direla esateak soilik ''ez du balio''

Otegiren ustez, ''besteak txarragoak'' direla esateak soilik ''ez du balio''

"Depurazio argi bat" behar dela dio EH Bilduren idazkari orokorrak. Gainera, "programa politiko sendo bat" behar dela adierazi du, "Estatu eredua ikutuko duena".

Iriarte: ''EH Bilduk zero tolerantzia izango du ustelkeriaren aurrean''

Iriarte: ''EH Bilduk zero tolerantzia izango du ustelkeriaren aurrean''

EH Bilduko Maddalen Iriartek Euskadi Irratian esan duenez, Pedro Sanchezek UCOren txostenari hasieratik eman dion sinesgarritasunak harritu egin du koalizioa.

''Eraldatzen ari den Donostia'' aldarrikatu du Goiak, ''etengabe oztopoak jartzen dituztenen aurrean''

''Eraldatzen ari den Donostia'' aldarrikatu du Goiak, ''etengabe oztopoak jartzen dituztenen aurrean''

Donostiako Alkatetzan hamarkada bat bete ostean Eneko Goiak azpimarratu duenez, duela 10 urte EAJk Alkatetza berreskuratu zuenean, "hiria geldirik, ekimenik gabe eta etorkizunerako ikuspegirik gabe" zegoen.  

EH Bilduk Euskadiko Alderdi Sozialistari eskatu dio aldendu dadila EAJren itzaletik

EH Bilduk Euskadiko Alderdi Sozialistari eskatu dio aldendu dadila EAJren itzaletik

EH Bilduren Bizkaiko kongresuko amaiera ekitaldian, Iker Casanovasek esan du bai Bizkaian eta bai Euskadi osoan ere gehiengoa ezkertiarra dela, eta, beraz, politikak alde horretara irauli behar direla.

Arnaldo Otegik erabateko gardentasuna eta zintzotasun politikoa eskatu dio PSOEri

Arnaldo Otegik "erabateko gardentasuna eta zintzotasun politikoa" eskatu dio PSOEri

EH Bilduk Mahai Politikoak astelehenean egingo duen bileran aztertuko du egoera, eta ondoren "balorazio sakona" egingo du.
Feijoori ez zaizkio kontuak ateratzen Sanchezen aurkako zentsura-mozioa aurkezteko

Feijoori ez zaizkio kontuak ateratzen Sanchezen aurkako zentsura-mozioa aurkezteko

PPk 176 boto behar ditu Kongresuan Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea kargutik kentzeko, zentsura-mozio baten bidez. Voxekin batera Junts edo EAJren babesa lortzea lirateke aukerarik bideragarri edo egingarrienak.
EH Bildu eta EAJren senatariek Ganbera utzi dute PPk hizkuntza ofizialen aurka egindako erasoen aurrean

EH Bildu eta EAJren senatariek Ganbera utzi dute PPk hizkuntza ofizialen aurka egindako erasoen aurrean

"Txorakeria da 20 espainiarrek pinganilloarekin hitz egitea bilera batean", esan du Alfonso Serrano PPren senatariak. ERC, Junts, Compromis, BNG eta AHI alderdien ordezkariek ere alde egin dute. Bidean zihoazela, Serranok esan die: "Zoazte, nahi baduzue, itxi atea ateratzean...".

Anduezak kontsentsua apurtu izana leporatu dio EAJri, eta eskatu dio EH Bilduri jarraika ez aritzea

Anduezak "kontsentsua apurtu" izana leporatu dio EAJri, eta eskatu dio EH Bilduri jarraika ez aritzea

Eneko Andueza sozialisten idazkari nagusiak ez du begi onez jo hizkuntza eskakizuna dela eta EAJk esandakoa, eta esan du ez duela ikusten euskararen aurreko dekretua aldatzeko inolako arrazoirik.
Enplegu publikoan euskara legez babesteko bere proposamenari azken ukituak ematen ari zaizkio EAJ

Enplegu publikoan euskara legez babesteko bere proposamenari azken ukituak ematen ari zaizkio EAJ

Datozen egunetan proposamena PSE-EErekin adosteko "azken saiakera" egingo dutela aurreratu dute jeltzaleek. Anduezak atzo Euskadi Irratian esan zuenez, bere alderdiak lan-eskubideak lehenetsiko ditu hizkuntza-eskubideen aurretik.
Ubarretxenak dio euskararen biziberritzea ez dela etorriko ''lege zehatz batean aldaketa puntual bat eginez''

Ubarretxenak dio euskararen biziberritzea ez dela etorriko ''lege zehatz batean aldaketa puntual bat eginez''

EH Bilduk euskarari lege-babesa bermatu asmoz gaur Legebiltzarrean erregistratu duen Enplegu Publikoaren Legearen erreforma "atal gehigarri" moduan ikusten du Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaleak.

EH Bilduk Enplegu Publikoaren Legearen erreforma erregistratu du, euskarari lege-babesa bermatzeko

EH Bilduk Enplegu Publikoaren Legearen erreforma erregistratu du, euskarari lege-babesa bermatzeko

Orain arteko funtzionamendua itzultzea planteatuko du. Horren arabera, bi hizkuntzen eskakizuna orokorra izango da, "eta salbuetsi egingo dira, betiere modu justifikatuan eta objektiboan, botere publikoek zehaztutako lanpostuak". Kasu horietan, euskara-eskakizuna meritu gisa baloratuko litzateke.
Alderdiek elkartasuna helarazi diete BSHko langileei, eta eskatu dute industrian neurriak ezarri ditzatela

Alderdiek elkartasuna helarazi diete BSHko langileei, eta eskatu dute industrian neurriak ezarri ditzatela

UPNk irtenbiderik ez ematea leporatu dio Chiviteri, PSNk dio oraingoz prozesua ez dela amaitu, eta EH Bilduk bide horro jarraitzeko eskatu dio.
Torturapean egindako autoinkulpazioetan oinarritutako zigorrak berrikusteko eskatu du Pernando Barrenak

"Torturapean egindako autoinkulpazioetan" oinarritutako zigorrak berrikusteko eskatu du Pernando Barrenak

EH Bilduren eurodiputatuak ontzat jo du torturatutakoek —Pernandok berak, tartean—pairatutakoa aitortzeko Nafarroako Gobernuak zabaldutako bidea, eta torturapean egindako autoinkulpazioetan oinarritutako epaiak berrikusi behar direla azpimarratu du.
Pernando Barrena: ''Torturaren fenomenoak aitortza instituzionala izateak garrantzi handia du''

Pernando Barrena: ''Torturaren fenomenoak aitortza instituzionala izateak garrantzi handia du''

Pernando Barrena EH Bilduko eurodiputatuak ontzat jo du Nafarroako Gobernuak torturatutako pertsonak (Barrena bera, tartean) aitortzeko zabaldutako bideari, eta torturapean jasotako autoinkulpazioetan oinarritutako epaiak berrikusi behar direla azpimarratu du.

EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Sumar alderdiek kritikatu egin dituzte Ayusok euskararen erabileraz esandakoak

EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Sumar alderdiek kritikatu egin dituzte Ayusok euskararen erabileraz esandakoak

Nuñez Feijoo, aldiz, Ayusorekin lerrokatu da, eta Pradales aurreko lehendakari guztiak baino euskaldunagoa den galdetu du, ironiaz.
Osakidetzaren pribatizazioari ateak ixteko eskatu du EH Bilduk

Osakidetzaren pribatizazioari ateak ixteko eskatu du EH Bilduk

Osasun Mahaiaren bilera egingo da datorren astean, eta, horren aurrean, pribatizazioari ateak ixteko eskatu du EH Bilduk. Horren ustez, zerbitzu publikoa eta kalitatezkoa eraiki behar da.

Otxandiano (EH Bildu): ''Ezin da inor kanporatu jai espazio batetik polizia edo ertzaina izateagatik''

Otxandiano (EH Bildu): ''Ezin da inor kanporatu jai espazio batetik polizia edo ertzaina izateagatik''

Beasaingo txosnagunetik udaltzain bat eta ertzain bat kanporatu izanak zeresana ematen jarraitzen du. Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen arabera, bere posizioa "argia" da, eta gertaturikoa "ez da errepikatu behar".

Presidenteen Konferentziatik ''herri honen interesen mesederako gauza gutxi'' aterako dela uste du Otxandianok

Presidenteen Konferentziatik ''herri honen interesen mesederako gauza gutxi'' aterako dela uste du Otxandianok

EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen arabera, Presidenteen Konferentzian "tarte gutxi" egongo da eztabaidarako eta "herri honen interesak" defendatzeko.

Leire Artola, Beasaingo alkatea: ''Bizikidetza egunero egiten den zerbait da''

Leire Artola, Beasaingo alkatea: ''Bizikidetza egunero egiten den zerbait da''

Leire Artola Beasaingo alkateak deitoratu egin du EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek adostutako testuarekin EH Bilduk bat egin ez izana, eta "pena" agertu du ideologia ezberdinetako alderdiek bat egin ezin izan dutelako "gertaera onartezin" horien aurrean.

Akordio handirik lortu gabe bukatu da politika industrialari buruzko saio monografikoa

Akordio handirik lortu gabe bukatu da politika industrialari buruzko saio monografikoa

Legebiltzarrak EAJren eta PSE-EEren proposamenak babestu ditu, baina errefusatu egin ditu oposizioak aurkeztutako guztiak. Horregatik, taldeek haserrea agertu dute.
EH Bildu: 'Azken hamarraldietan hegemonikoa izan den paradigma ekonomikoaren porrotaren aurrean gaude'

EH Bildu: 'Azken hamarraldietan hegemonikoa izan den paradigma ekonomikoaren porrotaren aurrean gaude'

Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak egungo egoera ekonomikoan politika ekonomiko eta industrial berrirako neurriak proposatu ditu.

Abian da gizarte eta ekonomia ereduari buruzko osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean

Abian da gizarte eta ekonomia ereduari buruzko osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean

EH Bilduk proposatutako saio monografikoa Pello Otxandianoren hitzaldiarekin hasi da. Koalizio subiranistak asteak daramatza gaurko osoko bilkurari begira proposamenak eta ekimenak prestatzen, eragile sozial eta ekonomikoekin elkarlanean.
Trebiñu Araban sartzea bultzatuko duen mahaia eratu dute hiru talde politikotako zinegotziek

Trebiñu Araban sartzea bultzatuko duen mahaia eratu dute hiru talde politikotako zinegotziek

EAJ-PNV, EH Bildu eta Trebiñuko Agrupación Independiente taldeetako kideak ariko dira ekimen honetan, baina beste alderdiei gonbidapena luzatu diete "egoera politiko eta administratibo zaharkitu" horrekin amaitzeko. Erakunde guztiekin hitz egin eta herritarrek parte har dezaten sustatu nahi dute.
Gure Eskuk larunbaterako deitu duen mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu du EH Bilduk

Gure Eskuk larunbaterako deitu duen mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu du EH Bilduk

'Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki' lelopean datorren larunbatean Bilboko kaleetan egingo den mobilizazio nazionalera joateko deia egin die EH Bilduk euskal herritarrei.
Kortajarena: ''Auskalo zer aurkeztuko duten, baina desadostasunek baldintzatuta egon da''

Kortajarena: ''Auskalo zer aurkeztuko duten, baina desadostasunek baldintzatuta egon da''

Nere Kortajarena EH Bilduren legebiltzarkideak Osasun Itunaz ere berba egin du "Egun On" saioan. Jaurlaritzak horrekin zer nahi duen argi jakin behar dela azpimarratu du. Halaber, Jaurlaritzak iragarpen handiak egiteko premia duela, baina sustantzia askorik gabekoak direla kritkatu du.

Euskara sustatzeko Hizkuntzen Normalizaziorako Plana egitea adostu dute Iruñean

Euskara sustatzeko Hizkuntzen Normalizaziorako Plana egitea adostu dute Iruñean

Planaren oinarria izango den dokumentua onetsi du Iruñeko Udalak, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak osatzen duten udal gobernuaren eta PSNren babesarekin.
EH Bilduk elkarlanerako deia egin dio EAJri, Euskal Herriaren aitortza nazionalean aurrera egiteko

EH Bilduk elkarlanerako deia egin dio EAJri, Euskal Herriaren aitortza nazionalean aurrera egiteko

EH Bilduk Arabako Mahai Politiko berria aurkeztu du larunbat honetan, 22 kidek osatutako organoa. Ibon San Saturnino Arabako arduradun politikoak aldarrikatu du "ohiko politika" egitera etorri ez diren "militante politikoak" direla.
Alderdiek EITB Focus inkestaren balorazioa egin dute: konfiantza, arreta eta datuen irakurketa propioa

Alderdiek EITB Focus inkestaren balorazioa egin dute: konfiantza, arreta eta datuen irakurketa propioa

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek EITB Focus inkesta berriaren emaitzei buruz hitz egin dute. Atera berri den inkesta egiteko, 3.800 lagun baino gehiago elkarrizketatu zituzten Euskadin eta Nafarroan. Nork bere irakurketa egin du.

'Jaurlaritzak higiezinen lobbyaren aurrean amore eman du eta atzerapausoa ekarriko duen erreforma bultzatu du'

'Jaurlaritzak higiezinen lobbyaren aurrean amore eman du eta atzerapausoa ekarriko duen erreforma bultzatu du'

EH Bilduren bozeramaileak ziurtatu duenez, EAJk 2006ko lurzoruaren legearen erreforma inposatu dio PSE-EEri, eta, horren bidez, Eusko Jaurlaritzak higiezinen merkatuaren aurrean amore eman du.

Euskara EBn ofiziala izan dadin lanean jarraitzeko asmoa agertu dute gobernuek eta alderdi abertzaleek

Euskara EBn ofiziala izan dadin lanean jarraitzeko asmoa agertu dute gobernuek eta alderdi abertzaleek

Zalantzak agertu dituzten 7 herrialdeekin berehala hitz egingo duela ziurtatu du Alvares ministroak. Jaurlaritzak adierazi du hizkuntza aniztasunaren aurka egitea "ez dela onargarria". EAJk eta EH Bilduk, berriz, helburua lortuko den itxaropena agertu dute.
Otxandiano, migrazio politikaz: ''Laneratze-politika proaktiboak eta euskara dira gakoak''

Otxandiano, migrazio politikaz: ''Laneratze-politika proaktiboak eta euskara dira gakoak''

Atzo Aitor Esteban EBBren buruak EH Bilduri migrazio gaietan "ez bustitzea" leporatu eta biharamunean, Pello Otxandiano koalizio abertzalearen Eusko Legebiltzarrerako eledunak bi gako jarri ditu migrazio politiken erdigunean: laneratze-estrategia egokia eta euskara kohesio sozialerako ardatz izatea.

Gipuzkoa gidatzeko prest da EH Bildu, eta EAJri eta PSEri herritarren interesen bizkar aritzea egotzi die

"Gipuzkoa gidatzeko prest" da EH Bildu, eta EAJri eta PSEri herritarren interesen bizkar aritzea egotzi die

Maddalen Iriartek adierazi duenez, "mundua etengabe biraka ari denean, ez du balio betikoak". Nekane Zinkunegik zalantzan jarri du "AHTa Ezkiotik edo Gasteiztik lotu ala ez eztabaidatzen dutenek" gipuzkoarrengan pentsatzen dutenik eta zerga berrikuspena kritikatu du.
Administrazioan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak onartu ditu Nafarroako Parlamentuak

Administrazioan behin-behinekotasuna murrizteko "premiazko neurriak" onartu ditu Nafarroako Parlamentuak

Besteak beste, borondatezko eszedentziak hartzeko baldintzak gogortu egingo dira eta pizgarriak eskainiko dira betetzeko zailak diren Osasunbideko postuetarako.
Eusko Legebiltzarrak 1.000 milioi euroko zorpetzea ahalbidetzeko aurrekontuaren erreforma onartu du

Eusko Legebiltzarrak 1.000 milioi euroko zorpetzea ahalbidetzeko aurrekontuaren erreforma onartu du

Industria eta ekonomiaren eraldaketa bultzatzeko helburua duen neurria EAJ, PSE-EE eta EH Bilduren babesarekin atera da aurrera.
Otxandiano eta De Andres, Jaurlaritzako kideen arteko polemikaren inguruan

Otxandiano eta De Andres, Jaurlaritzako kideen arteko polemikaren inguruan

Eusko Legebiltzarraren sarreran, Pello Otxandianok eta Javier De Andresek iritzia eman dute egunotan EAJ eta PSE-EEko kideen artean sortu den polemikaren inguruan.

Neurri sozial batzuetan ezarritako ''blokeoa'' amaitu behar dela ohartarazi dio EH Bilduk Sanchezi

Neurri sozial batzuetan ezarritako ''blokeoa'' amaitu behar dela ohartarazi dio EH Bilduk Sanchezi

Mertxe Aizpurua EH Bilduren bozeramailearen esanetan, ez du balio datu ekonomiko onei eutsi eta horretara mugatzea, eta erabakiak hartzeko eskatu dio. Sanchezek, bere aldetik, erantzun dio neurri sozialak ez daudela blokeatuta.

Migrazioari buruzko polemikaren ostean, EAJ eta PSE-EE zertan dauden ados galdetu du Arnaldo Otegik

Migrazioari buruzko polemikaren ostean, EAJ eta PSE-EE zertan dauden ados galdetu du Arnaldo Otegik

Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari orokorraren esanetan, koalizioan agintzen duten bi bazkideak ez datoz bat migrazioan, hezkuntzan ezta abiadura handiko trenaren inguruan ere. "Gidatzen gaituztenak ez datoz bat, beraz, gobernu horrek zer helburu du? Gobernatzea".

LGTBIQ+ pertsona askok oraindik ere pairatzen duten diskriminazioa eta indarkeria salatu ditu Berdinduk

LGTBIQ+ pertsona askok oraindik ere pairatzen duten diskriminazioa eta indarkeria salatu ditu Berdinduk

Nerea Melgosa Ongizate sailburuak "bestearen azalean" jartzeko eta "gaizki dagoena" salatzeko deia egin du. EH Bilduk kolektiboaren kontrako eraso guztiak gaitzetsi eta eskubiden aldeko konpromisoa berretsi du. Podemos Euskadik "gorrotoari eta intolerantziari" aurka egiteko eskatu du.
1 / 30 Hurrengoa

  • EAE albisteak

    EAE albisteak

    Zer gertatzen ari da gaur Euskadin? Albiste eta bideo guztiak eitb.eus-en

  • EiTB Focus

    EiTB Focus

    Jarraitu EiTB Focus gaiari buruzko azken ordukoak eitb.eus-en.