Bidasoak galdu egin du Flensburgen partida oso lehiatu baten ostean (38-35). Bidasoa Irunek lehia gogorra izan du Alemaniara egindako bisitan, eta sentsazio positiboak utzi ditu emaitza positiboa izan ez den arren.
Super Amara Bera Berak Dijoni egingo dio bisita igandean, Europa Ligan aritzeko pasea lortzeko. Donostiako taldea 3 goleko errentarekin abiatuko da. Kruijswijk min hartuta dago, eta zalantzan dago parte hartzeko moduan izango den. Imanol Alvarezen ustez, defentsan egongo da gakoetako bat.
Talde irundarrak porrota jaso du Frantzian, eta horrek zaildu egin ditu Europako Ligan dituen aukerak; izan ere, itzulerako dueluan markagailuari buelta eman beharko dio.
Super Amara Bera Berak Dijon Frantziako talde indartsuaren aurka jokatuko du larunbatean, etxean, EHF Europa Ligako multzoen fasera sailkatzeko kanporaketako joaneko partida. Imanol Alvarezek adierazi du haiek direla, a priori, faboritoak.
Irudek Bidasoa Irunek ABC Bragaren kontra jokatuko du EHF Europako Ligako multzoen fasera sailkatzeko atariko kaporaketa. Joaneko partida Artalekun jokatuko da, abuztuaren 30ean; iltzulikoa, aldiz, Portugalen, irailaren 6an. Eneko Furundarena jokalariak kanporaketari buruz hitz egin du.
Euskal taldeak ondo ekin dio final laurdenetako play-offeko itzuliko partidari, baina Alemaniako taldeak, lehen zatian 0-9ko partziala lortuta, abantaila handia bereganatu du, eta Alex Mozasen taldeak ezin izan du alde hori murriztu.
Alex Mozasen jokalarien erronka da EHF Europako Ligako lauko finalerako sailkatzea; horretarako, gutxienez bi goleko aldeaz menderatu behar dute, Artalekun, Alemaniako taldea. Neurketa 20:45ean hasiko da, eta EITBk zuzenean emango du.
Bidasoa-Irun taldearen entrenatzailea itxaropentsu agertu da Europako Ligako lauko finalera sartzeko. Horretarako, bere taldeak datorren asteartean gol bateko desabantaila irauli beharko du Artalekun, Alemaniako Melsungen taldearen aurka.
Irungo taldeak Kasselen jokatuko du Europako Ligako final-laurdenetako joaneko neurketa, eta emaitza ona lortzea izango du helburu. Norgehiagoka apirilaren 22an jokatuko da, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
Alex Mozasen taldeak nagusitasun handiz hartu du mendean, Artalekun, aurreko astean, Errumanian, 35-30 garaitu zuen aurkaria. Multzo faseko lau jardunaldi jokatuta, Bidasoa lehen postuan da, berean.