Politika -

M28

EAJk irabazi ditu bozkak Arabako Batzar Nagusietan, baina botoetan eta batzarkide kopuruan atzera eginda

Jeltzaleek 15 batzarkide eskuratu dituzte, 2019an baino bi gutxiago. EH Bilduk, aldiz, datuak hobetu ditu, bi ordezkari gehiagorekin (14). PSE-EE da hirugarren, ordezkari bat galduta (9), eta PPrekin batzarkide kopuruan berdinduta (+1). Vox Batzar Nagusietan sartu da.

M28ko hauteskundeen emaitzak
M28ko hauteskundeen emaitzak
M28ko hauteskundeen emaitzak

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ nagusitu da, duela lau urte bezala, Arabako foru hauteskundeetan, botoen % 97 kontatuta dagoela. Garaipena gorabehera, babesean eta batzarkide kopuruan atzera egin dute jeltzaleek (15 batzarkide, bi gutxiago). EH Bilduk, aldiz, datuak hobetu ditu, bi ordezkari gehiagorekin (14). PSE-EE da hirugarren, ordezkari bat galduta (9), eta PPrekin batzarkide kopuruan berdinduta (+1). Vox Batzar Nagusietan sartu da.

Jeltzaleek botoen % 25,88 eskuratu dituzte, 2019an baino % 3 gutxiago, eta 15 batzarkide, duela lau urte baino bi gutxiago. 

Koalizio abertzalea bigarren tokian sendotu da, boto portzentajean gora eginda (% 24,98) eta bi ordezkari gehiagorekin (14). EH Bilduk EAJrekin duen aldea txikitu du, eta puntu eskasera dago orain. 

Sozialistak dira hirugarren, batzarkide bat gutxiagorekin bada ere (9). PSE-EEk botoen % 18,55 lortu ditu, 2019ko emaitzekin alderatuta apur bat jaitsita.

PPk gora egin du, eta sozialisten batzarkide kopuru bera eskuratu ditu (9). Botoetan ere gora egin du, % 16,90 (bi puntu hazi da). 

Elkarrekin Podemosek, aldiz, atzera egin du: 3 batzarkide izango ditu, botoen % 7 lortuta, 2019an baino hiru puntu gutxiago. 

Azkenik, Vox Arabako Batzar Nagusietan izango da, batzarkide bat lortu baitu, ozta-ozta bada ere (botoen % 3,10). 

Parte-hartzea % 57,85ekoa izan da, duela lau urte baino zazpi puntu txikiagoa. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PP Araba EH Bildu PSE-EE Ramiro Gonzalez Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak 2023 Arabako Foru Aldundia