Zesta-punta

Eusko Label Winter Series

Zesta puntako Eusko Label Winter Series txapelketako partidak.

Eusko Label Winter Series

Zesta puntako Eusko Label Winter Series txapelketako partidak.

Eusko Label Winter Series

6. JARDUNALDIA
A MULTZOA
Postua
Bikotea
Puntuak
1
Johan-Gorka
7
2
Goitia-Lekerika
4
3
Laduche-Zabala
3
4
Erkiaga-Ibarluzea
2
B MULTZOA
Postua
Bikotea
Puntuak
1
Urreisti-Lopez
8
2
Barandika-Basque
4
3
Urrutia-Del Rio
0
4
Goixerri-Manci
0
1 / 29 Hurrengoa
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko hiru tanto onenak

2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko hiru tanto onenak

Jean Olharanek eta Aritz Erkiagak egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko tantorik onenak.

2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

Txapelketak 18 jardunaldi izango ditu, eta urriaren 27an hasiko da. Partida guztiak astelehenez jokatuko dira, urtarrilaren 2ko jardunaldia (ostiralez) eta finala izan ezik (otsailaren 15ean, igandez). Topaketak ETB1en eta eitb.eus izango dira ikusgai.
Olharanek eta Gorkak bigarren garaipena lortu dute eta Erkiaga eta Ibarluzea ia aukerarik gabe utzi dituzte

Olharanek eta Gorkak bigarren garaipena lortu dute eta Erkiaga eta Ibarluzea ia aukerarik gabe utzi dituzte

Aurrelari bearnotarra eta atzelari lapurtarra nagusi izan dira lehen jokoan (11-15), baina bigarren partzialean bizkaitarrek buelta eman diote egoerari (15-8). Partida hirugarren jokoan erabaki da, non azken hiru tantoak aurrenekoek egin dituzten (4-5).
Erkiaga-Ibarluzea vs Olharan-Gorka Eusko Label Winter Serieseko partidako azken tantoa

Erkiaga-Ibarluzea vs Olharan-Gorka Eusko Label Winter Serieseko partidako azken tantoa

Jean Olharanek eta Gorka Sorozabalek 3 setetan menderatu dituzte Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea (11-15, 15-8 eta 4-5). Partidako azken tantoa, hemen.

Gorka Sorozabal: ''Oso partida zaila izan da eta zorte pixka bat izan dugu''

Gorka Sorozabal: ''Oso partida zaila izan da eta zorte pixka bat izan dugu''

Jean Olharanek eta Gorka Sorozabalek osatutako bikoteak hiru jokotan (11-15, 15-8 eta 4-5) irabazi die Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzeari, azken bi edizioetako txapeldunei, Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatutako Eusko Label Winter Serieseko seigarren jardunaldian.

Espainiak irabazi du Nazioen Liga eta Euskal Selekzioak bi urre lortu ditu

Espainiak irabazi du Nazioen Liga eta Euskal Selekzioak bi urre lortu ditu

Euskal Selekzioak zortzi final jokatu ahal izan ditu zazpi egunez frontoiak bete dituen Nazioen Ligan. Hala ere, erdietan bakarrik atera ahal izan da garaile.

Euskadik urrezko domina irabazi du gizonezkoen zesta puntan, eta zilarrezkoa emakumezkoetan eta pala motzean

Euskadik urrezko domina irabazi du gizonezkoen zesta puntan, eta zilarrezkoa emakumezkoetan eta pala motzean

Zesta puntan, gizonezkoen finalean, Euskadik 2-0 menderatu du Frantzia; emakumezkoetan, ordea, Espainia gailendu da, Euskadiren aurka, 2-0. Pala motzean, Frantziak lortu du garaipena finalean, hiru jokotan, Euskadiren kontra. 

Nazioen Ligako hiru final jokatuko ditu Euskadik

Nazioen Ligako hiru final jokatuko ditu Euskadik

Zesta puntako bi finaletako protagonista izango da Euskadi, emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Horrez gain, pala motzeko finalerako ere sailkatu da.

Johan Sorozabalek ez du astelehenean Erkiaga eta Ibarluzearen aurkako partida jokatuko

Johan Sorozabalek ez du astelehenean Erkiaga eta Ibarluzearen aurkako partida jokatuko

Aurrelari lapurtarrak orkatilako lesioa osatu gabe jarraitzen du, eta Olharanek ordezkatuko du abenduaren 1ean.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 5. jardunaldiko hiru tanto onenak

2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 5. jardunaldiko hiru tanto onenak

Xabi Barandikak eta Ekaitz Mendizabalek, Goixerrik egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 5. jardunaldiko tantorik onenak.

Atainek Jai Alai Leagueko txapelketa ofizialak jokatzen hasiko da

Atainek Jai Alai Leagueko txapelketa ofizialak jokatzen hasiko da

Gorka Mugartegi“Atain”, atzelaria, Eraman! Enpresak “afizionatu ataleko nabarmenduena” bezala definitzen dueña, puntista hoberenen aurka jokatzera pasatuko da Daniako (Estatu Batuak) denboraldia amaitu ondoren, otsailaren amaieran.
Eusko Label Winter Series Barandika-Basque vs Goixerri-Manci partidako estatistikak

Eusko Label Winter Series Barandika-Basque vs Goixerri-Manci partidako estatistikak

Txapelketako bosgarren jardunaldian, Xabi Barandikak eta Thibault Basquek Ekaitz Mendizabal "Goixerri" eta Mikel Manci menderatu dituzte, bi jokotan, 15-10 eta 15-6. EITBk partidako estatistikak jaso ditu.

Barandikak eta Basquek irabazi dute, Goixerri-Manci bikotea ia aukerarik gabe utziz

Barandikak eta Basquek irabazi dute, Goixerri-Manci bikotea ia aukerarik gabe utziz

Gernikako aurrelariak eta atzelari lapurtarrak bi jokotan (15-10 eta 15-6) menderatu dute Mutrikuko bikotea. Lehen jokoa nahiko parekatua izan da, baina bigarrenean aise nagusitu dira.
Barandika: ''Basquek kriston partida egin du''

Barandika: ''Basquek kriston partida egin du''

Xabi Barandikak eta Thibault Basquek bi jokotan irabazi dute (15-10 eta 15-6) Ekaitz Mendizabal 'Goixerri' eta Mikel Mancisidorren aurka Gernikan jokatu den Eusko Label Winter Serieseko bosgarren jardunaldiko partidan.

Barandika-Basque vs Goixerri-Manci Eusko Label Winter Series txapelketako partidaren azken tantoa

Barandika-Basque vs Goixerri-Manci Eusko Label Winter Series txapelketako partidaren azken tantoa

Xabi Barandikak eta Thibault Basquek bi jokotan irabazi dute (15-10 eta 15-6) Ekaitz Mendizabal Goixerri eta Mikel Mancisidorren aurka Gernikan jokatu den Eusko Label Winter Serieseko bosgarren jardunaldiko neurketan.

Euskadi garaile pala motzean; emakumezkoen zesta-puntan, porrota

Euskadi garaile pala motzean; emakumezkoen zesta-puntan, porrota

Pala motzean, Euskadik 2 eta 1 irabazi dio Espainiari. Esteban Gaubeka eta Imanol Ibañez finalerdietan daude. Emakumezkoen buruz buruko zesta-punta partidan, berriz, Espainia nagusitu da 2 eta 0. Erika Mugartegik Ihart Arakistain gainditu du 15-10 eta 15-12.

Barandika-Basque vs Goixerri-Manci, Eusko Label Winter Seriesen bosgarren jardunaldian

Barandika-Basque vs Goixerri-Manci, Eusko Label Winter Seriesen bosgarren jardunaldian

Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan jokatuko den norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai, 22:15etik aurrera.
25 pilotarik osatuko dute pilotako Euskal Selekzioa Nazioen Ligan

25 pilotarik osatuko dute pilotako Euskal Selekzioa Nazioen Ligan

Igandean hasi eta hilaren 29ra arte jokatuko da Nazioen Liga. 10 herrialde egongo dira lehian 6 jokamoldetan eta Bizkaia, Esperantza eta Barakaldes pilotalekuek hartuko dituzte txapelketako 107 partiduak.

Miamiko zesta-puntako frontoi historikoak ateak irekiko ditu berriro 2026ko otsailean

Miamiko zesta-puntako frontoi historikoak ateak irekiko ditu berriro 2026ko otsailean

World Jai-Alaik asteazken honetan eman du horren berri. Frontoiak JAM Arena izena izanen du aurrerantzean, eta 1.500 ikuslerentzako edukiera izanen du.
Eusko Label Winter Serieseko Olharan-Sorozabal vs Laduche-Zabala partidako estatistikak

Eusko Label Winter Serieseko Olharan-Sorozabal vs Laduche-Zabala partidako estatistikak

2025-2026ko Eusko abel Winter Serieseko hirugarren jardunaldiko neurketak aztertuko ditugu; Olharan eta Sorozabalek Laduche eta Zabala menderatu zituzten, bi jokotan.

2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 4. jardunaldiko hiru tanto onenak

2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 4. jardunaldiko hiru tanto onenak

Winter Serieseko 4. jardunaldiko partidak protagonista nabarmen bat izan zuen: Jean Olharan. Bera izan zen partidako puntista, baita eta 3 tanto onenak egin zituena ere.

Olharanek eta Sorozabalek Laduche-Zabala bikotea gainditu eta bizirik jarraitzen dute txapelketan

Olharanek eta Sorozabalek Laduche-Zabala bikotea gainditu eta bizirik jarraitzen dute txapelketan

Lesionatuta dagoen Johan ordezkatu duen Jean Olharanek eta Gorka Sorozabalek bi jokotan (9-15 eta 11-15) irabazi diete Ludovic Laducheri eta Jon Zabalari Gernikan jokatutako laugarren jardunaldian.
Laduche-Zabala vs Olharan-Gorka Eusko Label Winter Serieseko partidaren azken tantoa

Laduche-Zabala vs Olharan-Gorka Eusko Label Winter Serieseko partidaren azken tantoa

Lesionatuta dagoen Johan ordezkatu duen Jean Olharanek eta Gorka Sorozabalek bi jokotan  (9-15 eta 11-15) irabazi diete Ludovic Laducheri eta Jon Zabalari Gernikan.

Ludovic Laducheri eta Gorka Sorozabali pilotak hanketan jo die partidan zehar

Ludovic Laducheri eta Gorka Sorozabali pilotak hanketan jo die partidan zehar

Biak berehala zutitu dira, eta arazorik gabe jarraitu dute jokatzen. Jean Olharanek eta Gorka Sorozabalek bi jokotan  (9-15 eta 11-15) irabazi diete Ludovic Laducheri eta Jon Zabalari Gernikan jokatutako laugarren jardunaldian.

Olharan: ''Partida bikaina egin dut, sekula ez dut Gernikan horrela jokatu''

Olharan: ''Partida bikaina egin dut, sekula ez dut Gernikan horrela jokatu''

Lesionatuta dagoen Johan ordezkatu duen Jean Olharanek eta Gorka Sorozabalek bi jokotan  (9-15 eta 11-15) irabazi diete Ludovic Laducheri eta Jon Zabalari Gernikan jokatutako Eusko Label Winter Serieseko laugarren jardunaldian.

Laduche-Zabala eta Olharan-Gorka bikoteak aurrez aurre, Eusko Label Winter Seriesen laugarren jardunaldian

Laduche-Zabala eta Olharan-Gorka bikoteak aurrez aurre, Eusko Label Winter Seriesen laugarren jardunaldian

Olharanek Johan Sorozabal ordezkatuko du, min hartuta dagoelako. Neurketa ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da, 22:15etik aurrera.
Euskal Herriaren izenean ofizialki lehiatu diren zestalariak omendu dituzte San Mamesen

Euskal Herriaren izenean ofizialki lehiatu diren zestalariak omendu dituzte San Mamesen

Zesta-puntako Euskal Selekzioko pilotariek historia egin dute aurten, lehen aldiz lehiatu baitira Euskal Herriaren izenean txapelketa ofizial batean. Gaur zestalari horiek guztiak omendu dituzte San Mamesen.   

2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 3. jardunaldiko hiru tanto onenak

2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 3. jardunaldiko hiru tanto onenak

2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 3. jardunaldiko tantorik onenak Eñaut Urreistik eta Thibault Basquek egin dituzte.

Olharanek ordezkatuko du Johan, hurrengo astelehenean, Eusko Label Winter Serieseko laugarren jardunaldian

Olharanek ordezkatuko du Johan, hurrengo astelehenean, Eusko Label Winter Serieseko laugarren jardunaldian

Paueko aurrelariak jokatuko du Biarritzekoaren ordez, azaroaren 17an; Olharanek eta Gorkak Ludovic Laducheren eta Jon Zabalaren aurka jokatuko dute, A multzoaren barnean.
Eusko Label Winter Serieseko Urreisti-Lopez vs Barandika-Basque partidako estatistikak

Eusko Label Winter Serieseko Urreisti-Lopez vs Barandika-Basque partidako estatistikak

2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko hirugarren jardunaldiko neurketak utzitako estatistikak aztertu ditugu; Urreistik eta Lopezek Barandika eta Basque menderatu zituzten, bi jokotan.

Imanol Lopez: ''Eñautek oso partida ona egin eta heldutasun handia erakutsi du''

Imanol Lopez: ''Eñautek oso partida ona egin eta heldutasun handia erakutsi du''

Eñaut Urreistik eta Imanol Lopezek bi jokotan irabazi dute (15-8 eta 15-14) Xabi Barandika eta Thibault Basqueren aurka Eusko Label Winter Serieseko hirugarren jardunaldian. Horrela, Urreistik eta Lopezek elkarren segidako bigarren garaipena eta finalerdietarako sailkapen matematikoa lortu dute.

Urreistik eta Lopezek bigarren garaipena lortu dute Winter Seriesen, Barandikaren eta Basqueren kontra

Urreistik eta Lopezek bigarren garaipena lortu dute Winter Seriesen, Barandikaren eta Basqueren kontra

Mutrikuko aurrelariak eta Zumaiako atzelariak bi jokotan (15-8 eta 15-14) gainditu dute Gernikakoak eta Bidartekoak osatutako bikotea. Gainera, finalerdietako ligxkan izateko aukera dute.
Urreisti-Lopez vs Barandika-Basque Eusko Label Winter Serieseko partidaren azken tantoa

Urreisti-Lopez vs Barandika-Basque Eusko Label Winter Serieseko partidaren azken tantoa

Eñaut Urreistik eta Imanol Lopezek bi jokotan irabazi dute (15-8 eta 15-14) Xabi Barandika eta Thibault Basqueren aurka, Eusko Label Winter Serieseko hirugarren jardunaldian. Horrela, Urreistik eta Lopezek elkarren segidako bigarren garaipena eta finalerdietarako sailkapen matematikoa lortu dute.

Barandika-Basque vs Urreisti-Lopez, gaur, Winter Series txapelketako 3. jardunaldian

Barandika-Basque vs Urreisti-Lopez, gaur, Winter Series txapelketako 3. jardunaldian

Barandika eta Basque Urreistiren eta Lopezen aurka lehiatuko dira gaur, Winter Series txapelketako hirugarren jardunaldian. Ez galdu, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Urreisti-Lopez vs Barandika-Basque, Eusko Label Winter Seriesen 3. jardunaldian

Urreisti-Lopez vs Barandika-Basque, Eusko Label Winter Seriesen 3. jardunaldian

Urreisti eta Lopez B taldeko lehen postuan daude, lehen jardunaldian Goixerri eta Manci menderatuta. Partida ETB1en eta eitb.eus-en ikusteko aukera emango du EITB Mediak, 22:15etik aurrera.
Laduchek eta Zabalak, Erkiaga eta Ibarluzea txapeldunak menderatuta, hiru puntu lortu dituzte Winter Seriesen

Laduchek eta Zabalak, Erkiaga eta Ibarluzea txapeldunak menderatuta, hiru puntu lortu dituzte Winter Seriesen

Ludo Laduche eta Jon Zabala hiru jokotan gailendu dira, 11-15, 15-7 eta 4-5, txapelketako bigarren jardunaldian; hala, Laduchek eta Zabalak hiru puntu batu dituzte, eta Erkiagak eta Ibarluzeak, oraingoz, bat dute.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 2. jardunaldiko hiru tanto onenak

2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 2. jardunaldiko hiru tanto onenak

2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 2. jardunaldiko tantorik onenak Aritz Erkiagak eta Ludovic Laduchek egin dituzte.

Jon Zabala: ''Atera dugu partida aurrera; hirugarren seta perfekto jokatu dugu''

Jon Zabala: ''Atera dugu partida aurrera; hirugarren seta perfekto jokatu dugu''

Ludovic Laduchek eta Jon Zabalak hiru setetan irabazi diete Erkiagari eta Ibarluzeari, Winter Serieseko bigarren jardunaldian (15-11, 7-15, 5-4). Lortutako emaitzarekin pozik agertu dira biak partida ostean.

Zabala eta Laduche gailendu zaizkie Erkiaga eta Ibarluzeari, azken tanto erabakigarri batekin

Zabala eta Laduche gailendu zaizkie Erkiaga eta Ibarluzeari, azken tanto erabakigarri batekin

Hiru setetan garaitu dituzte Zabalak eta Laduchek Erkiaga eta Ibarluzea (15-11, 7-15, 5-4). Azken seta estua izan da, honelakoa izan da tanto erabakigarria.

Iker Vicente aizkolaria elkarrizketatuko dugu, gaur gauean, ETB1en

Iker Vicente aizkolaria elkarrizketatuko dugu, gaur gauean, ETB1en

Euskal Herriko aizkolaritza txapelduna ETBko Kirolak saioko platoan izango da, igandean laugarren aldiz irabazi eta gero. Elkarrizketa 20:35etik aurrera izango da ikusgai.
1 / 29 Hurrengoa